Prentsa Aretoa
2007/07/17
“NaBaik UPN garaitu dezake eta, horretarako, Nafarroako aldaketa politikoaren alde dauden nafar guztien botoa eskatuko dugu”
Nafarroa Baik esan du Nafarroako aldaketa politikoa bermatzen duela eta, gaineratu duenez, «batuta jarraituta», UPNri irabazteko prestatu behar du. «NaBaik UPN garaitu dezake eta, horretarako, Nafarroako benetako aldaketa politikoaren alde dauden nafar guztiei, aldaketaren aldeko botoa eman duten nafar guztiei, botoa eskatuko diegu.»
Nafarroa Baik hauxe adierazi du, ohar baten bidez: «Nafarroan aldaketa politikoa gertatzen ari da jada, guk, Nafarroa Baiko kideok, ez ditugulako ahaztuko gure aldeko botoa eman zuten 80.000 hautesleak, eta haien borondatea beteko dugulako, baita PSNk eta beste alderdi politiko batzuek agindutako aldaketaren alde bozkatu duten beste dozenaka mila lagunen borondatea ere».
«PSNrekin negoziatzen aritu gara, eta haren jarrera burugabea izan da. Horren ondoren, argi eta garbi geratu da Nafarroaren eta bere gobernuaren etorkizunari buruzko erabakia, berriz ere, ez dela Nafarroan hartu, lurralde honetako errealitatean eta herritarren borondate demokratikoan oinarrituta, Madrilen baizik. Bestela, ezin da azaldu PSNko Nafarroako Eskualde Batzordeak duela egun gutxi ia aho batez iragarri zuen erabakia iragarrita, gaur negoziazio batzordeak atzera egin izana, baita egin zuten azken proposamen onartezinarekiko ere», gaineratu du.

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS