Prentsa Aretoa

2007/08/03

"Madrilek erabakitako Gobernua" ez onartzeko eskatu dio NaBaik UPNri

Nafarroa Bai koalizioak PSOEren erabakia deitoratu du eta hauteskundeak berriro deitzea eskatu. Izan ere, onartezina omen da "Nafarroaren etorkizuna Madrilen, Madrilen ikuspuntutik eta Madrilen interesen arabera erabakitzea,  nafarrei dagokie-eta bere Gobernua zein izan behar den erabakitzea".

rss Ezagutzera eman
Nafarroan "bakearen eta elkarbizitzaren alde lan egingo zuen Gobernu plurala eta aurrerakoia" osatzeko itxaropean zapuztu bada, "PSOEren interes alderdikoi eta elektoralen erruz izan da".

Horrez gainera, "koherentziaz" jokatzeko eta Foru Gobernuaren lehendakaritza ez hartzeko eskatu dio NaBaik Miguel Sanzi, "gobernu hori Nafarroatik kanpo, Madrilen erabakia izan delako". Egoera honek "nafarren duintasuna eta erabakitzeko ahalmena urratu" dituela salatu du NaBaik eta "zentralismoak Nafarroari emandako beste atzaparkada baten" aurrean gaudela ezarri.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua