Prentsa Aretoa

2007/09/11

Lesakako EAJk udalerriko lau pista konpontzeko jasotako diru-laguntza nola erabili proposatu dio Udalari

Lesakako EAJ pozik azaldu da urte hasieran Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Sailari eskatutako gehinezko diru-laguntza onartu dutelako. Era berean, proposamena egin dio Lesakako Udalari EAJren ustez jasotako laguntza nola erabili behar den azalduz.

rss Ezagutzera eman
Diru-laguntza lau pista alfaltatzeko eskatu zuten. Lanek 480.000 euroko kostua izango zutela aurreikusita, 180.000 euroko gehieneko diru-laguntza eskatu zuten eta, hain zuzen ere, hori izan da jasotako diru kopurua.

Lau pistak asfaltatzeko nahiko diru ez dagoenez, EAJko udal taldeak jasotako laguntza nola erabili proposatu dio Lesakako Udaleko Basoen Batzordeari. «Lau pistak osatasunean egiterik ez badago, lanak hurrengo ordenean egitea proposatzen dugu: Iriburuta, Zarrol-Txiki, Tellegi-San Anton eta, azkenik, Ontsalenborda. Izan ere, lehen hiru pistek baserri gehiagori ematen diote zerbitzua. Gainera, Ontsalenbordan ez da egun inor bizi eta pista basogintzarako bakarrik erabiltzen da», adierazi du Juan Fermin Mitxelena Lesakako EAJko udal taldeko bozeramaileak.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!