Prentsa Aretoa

2007/09/25

Agirrebengoak gaitzetsi egin du atentatua, eta euskal gizarteak bakea eta normalizazioa behar dituela adierazi du beste behin ere

Nafarroako EAJren presidenteak, Jose Angel Agirrebengoak, gaitzetsi egin du bart goizaldean Zarauzko Ertzaintzaren polizia-etxearen kontra eginiko atentatua, bai eta Arbizun kutxazain automatiko bati egindako erasoa ere. Bi ekintzek kalte material nabarmenak sortu dituzte.

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoak adierazi du nekez egin daitekeela aurrera bake-bidean eta elkarbizitzako agertokiak lortzeko xedean indarkeria erabiltzen jarraituta eta erakundeei, entitateei, taldeei eta banakoei eraso eginda.

«Indarkeriak mina besterik ez du eragiten, eta atzerantz, iraganerantz, emandako urratsa baino ez da», berretsi du Nafarroako EAJren presidenteak. «Euskal gizartea nekatuta dago ETAren eta indarkeriaren amaiera nahi duela esateaz, gizarte honek benetan behar duena Euskal Herriaren normalizazioa eta bakea direla errepikatzeaz.»
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua