Prentsa Aretoa

2007/09/28

Ibarretxe: "Kontsultaren gaian emandako hitza beteko dut, zoritxarrekoa gatazka konpontzeko hilketak egitea delako"

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak adierazi du "kontsulta egiteari buruz" emandako hitza bete egingo duela, eta "euskal gatazka konpontzeko" gonbitea luzatu du. Hala eta guztiz ere, "zoritxarrekotzat" jo du xede horretarako hilketak egitea. Gainera, Euskadik nazio ugariko Estatuaren "bizikide izateko ituna" lor dezakeela adierazi du, ez, ordea, "nazioak" onartzen ez dituen batekin bizitzeko.

rss Ezagutzera eman
Politika Orokorreko Bilkuran Ibarretxeren hitzaldia

Eusko Legebiltzarraren Politika Orokorreko Bilkuran izandako parte-hartzean, Ibarretxek, "euskal gatazkaren konponbidea jorratzeko apustu ausarta" izeneko laugarren atalean, euskal gatazka bezalako "gatazka politikoa dagoela" ezin uka daitekeela esan du eta hura "bideratzearen" aldeko apustua egin.

Gainera, "horregatik elkar hiltzen aritzea zoritxarrekoa" dela baieztatu du eta, zentzu horretan, "zurrunbiloa apurtzearen alde" egin du. "Ez gaude arazo juridiko baten aurrean, borondate politikoko arazoaren aurrean baizik", ziurtatu du.

Ildo horretatik jarraituz, euskal herriak erabakitzeko duen eskubidea onartzearen aldeko apustua egin du. "Elkarrekin bizitzeko erabakia hartu behar dugu", adierazi du, José Luis Rodríguez Zapatero Espainiako gobernuburuak helarazitako hitzak gogoraraziz.

Kontsulta egiteko "emandako hitza bete" egingo duela ziurtatu du, eta Euskadik nazio ugariko Estatuaren "bizikide izateko ituna" lor dezakeela adierazi du, ez, ordea, "nazioak politikoki eta juridikoki onartzen eta aitortzen dituen estatu espainiarrarekin".

Azkenik, Ibarretxek iragarri du kontsulta 2008ko urriaren 25erako antolatuko duela, ez dela juridikoki loteslea izango, baina dudarik gabe balio soziala, politikoa eta demokratikoa izango duela.

600 kazetari eta gonbidatu baino gehiago

Bilkura arreta osoz jarraitu da, 600 kazetari eta 300 gonbidatu baino gehiago bertaratuz. Horien artean, EAJren EBBren presidente den Josu Jon Imaz eta Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia egon dira.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua