Prentsa Aretoa
2007/10/12
Baztango EAJren Uri Buru Batzarra, Baztan herria «Amaiur 1982-2007» erakusketatik kanpo utzi izana salatu du
Baztango EAJko Udal Taldeko kideek salatu dute Nafarroako Gobernuak ez dituela gonbidatu Amaiurko gazteluan antolatutako ekitaldietara. Gaztelu hartan monolito bat dago, 1522. urtean Nafarroako Erresuma defendatu zutenak gogorarazteko.
Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak «Amaiur 1982-2007» erakusketa eta Amaiurko gazteluaren konkistaren gaineko hitzaldia antolatu ditu, obeliskoa zaharberritu zutela 25 urte bete direla baliatuz.
EAJk protesta egin du, ekitaldietara ez dituztelako Baztan Haraneko Udala eta Amaiurko zinpeko alkatea gonbidatu; edukazio eta zuzentasun eza dela iritzi diote. Era berean, 1522. urtean Nafarroako Erresumaren legitimitatea defendatu zutenen ohorezko monolitoa zaharberritu zutenak gonbidatu ez izana ere salatu dute.
Aipatutako udal taldeak gogorarazi du Nafarroako Gobernuko sailburuaren jarduteko modu hau gertatu izan dela lehenago ere. «Nahikoa bestelakoak dira oraingo jarrera eta 1982. urtean, berriro inauguratzeko ekitaldian eta beste gestioetan, aurreko gobernuko ordezkariek eta Foru Aldundiko beste kide batzuek erakutsitako jarrera», adierazi du EAJko udal taldeak.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/09/28
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS