Prentsa Aretoa

2007/10/15

Agirrebengoa: «PSOEk eta PPk fronte konstituzionalista sortu dute Nafarroa Bairen kontra»

NBBko presidente José Ángel Agirrebengoak gaur adierazi du, Iruñean, Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioen harira, PSOEk eta PPk fronte konstituzionalista eratzea erabaki zutela Nafarroa Bairen kontra. «Erabaki horren ondorio da, beste alderdi batzuen artean, UPNk PSNri hainbat erakunde kargu utzi izana, Nafarroa Bai alde batera uzteko helburu komunarekin, Nafarroako bizitza politikoko bigarren indarra izanagatik ere», adierazi du.

rss Ezagutzera eman
Alde horretatik, adierazi du Miguel Sanz Madrilen hartutako erabaki batengatik dela Nafarroako Gobernuko presidente: «PPren eta PSOEren arteko erabakia izan zen, nafar gehienen nahia alde batera utzita, aldaketarako Gobernu progresista baten aldeko apustua egin baitzuten».

NBBko presidenteak nafarren erabakitzeko eskubidea errespetatzeko deia egin du, «ETAren zitalkeria eta Madrilen hartutako erabakiak egon arren». Alde horretatik, hauxe nabarmendu du: «Nafarroako gizartearen aniztasun balioa elementu konsustantziala da, aberasgarria eta positiboa. Eta EAJk elkarbizitza horren alde lanean jarraituko du Nafarroan, aniztasuna eta aldaketa progresista aintzat hartuta. Betiere Nafarroa nafarrek nahi dutena izango dela kontuan hartuta».
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua