Prentsa Aretoa

2007/10/15

Urkullu: «Lehendakariak zabalik eramango ditu eskuak, eta Zapaterok aprobetxatu egin beharko luke aukera berri hori»

Euzkadi Buru Batzarreko bozeramaile Iñigo Urkulluk gaur bertan Iruñean adierazi du Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eskuak zabalik dituela joango dela bihar Rodríguez Zapaterorengana, arazo politikoa konpontzeko behin betiko apustuarekin. Hori dela eta, Urkulluk adierazi du Kongresuak Euskadirako Estatutu politiko berria baztertu egin zuenez, Rodríguez Zapatero presidenteak aprobetxatu egin beharko lukeela aukera berria.

rss Ezagutzera eman
Prentsaurrekoan, EBBko bozeramaileak hauxe jakinarazi du: «Espero dugu Espainiako presidenteak ez diola aukera historiko honi bizkarra emango, eta ausardiaz eta borondate politikoz helduko diola». Gainera, Urkulluk esan du jarrera horrek euskal gizartearengan frustrazioa sorrarazteari uzten lagunduko liokeela. Edonola ere, buruzagi politiko batzuek egin dituzten adierazpenen ildotik, zera adierazi du: «Zoritxarrez, badirudi jarrera negatiboa izango dugula inguruan; ausardia eta borondate politiko eza».

Bestalde, ANVk hauteskunde orokorretan izateko adierazi duen nahiari erantzun dio Iñigo Urkulluk. «Gustura gaude politika egin nahi dutelako; ea behingoz ezker abertzalea politika egiten hasten den», adierazi du. «2004ko azaroan ere gauza bera entzun genuen; zoritxarrez, urte batzuen buruan, ikusi duguna ikusi dugu», gogorarazi du Urkulluk.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua