Prentsa Aretoa

2007/10/22

Nafarroa Oinez-ek itxarobide guztiak bete ditu Vianan

Ehun mila pertsona baino gehiago izan ziren atzo 2007ko Nafarroa Oinez jaian, Vianan. Eguraldi ona eta jai giroa izan zituzten lagun euskararen aldeko ekitaldian.

rss Ezagutzera eman
Nafarroa Oinez-ek itxarobide guztiak bete ditu Vianan

ARGAZKIA JAITSI

Ordezkari politikoak eta erakunde kultural zein sozialetakoak izan ziren Erentzun ikastolan egindako inaugurazio ekitaldian. Beste batzuen artean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailburua eta Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta bozeramaile Miren Azkarate izan ziren Vianan. Era berean, Sabino Arana Fundazioko presidente Juan Mari Atutxa eta EAJko kide Joseba Egibar eta Jose Angel Agirrebengoa ere han izan ziren. Nafarroa Baiko, PSNko eta CDNko ordezkariak ere izan ziren.

Vianako ikastolako presidente Ventura Gonzálezek adierazi zuen hamabost urteren buruan txikitxo gelditu zaiela eraikina. Bisitariei ongietorria eta eskerrak eman ostean, jaiak arrakasta izateko desioa adierazi zuen. Era berean, Vianan ikastola berria egotea nahi zuela ere azaldu zien: «Eremu honetan euskarazko eta kalitatezko hezkuntza ematen jarraitzeko».

Ildo berean mintzatu zen Nafarroako Ikastolen Federazioko presidente Xabier Azantza ere. Giltza daukagu leloa parafraseatuta, txikiei zuzendu zitzaien, honako hau gogoraraziz: «Zuen gurasoek urte hauetan guztietan egin duten lana zuentzat izan da eta, orain, zuek daukazue euskararen giltza».

Azken zortzi urteetan ez bezala, Nafarroako Gobernuko ordezkaritza ofiziala ere izan zen Vianan: CDNko Carlos Pérez Nievas Hezkuntza sailburua. Euskarak konfrontazio arrazoi izaten ez jarraitzeko desioa adierazi zuen Hezkuntza sailburuak, eta ikastolak Nafarroako hezkuntza sistemako zati sentitzekoa.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!