Prentsa Aretoa
2007/10/22
Joseba Egibarrek alderdi batzuk hauteskundeetara batuta aurkeztea proposatu du, Nafarroa Baik Nafarroan egiten duen moduan
EAJren GBBren lehendakariak, Joseba Egibarrek, esan du "indarrak biltzeko eta Herri moduan maila emateko ordua dela", eta horretarako planteatu du "martxoko hauteskunde orokorretan alderdi batzuk bat eginda aurkeztea, hau da, Nafarroa Baik Nafarroan egiten duen bezala eta Madrilera proposamen bakarra eramatea".
Egibarrek Nafarroako Viana herrian egin ditu adierazpen horiek, Nafarroa Oinez 2007 egunean. Bertan agintari jeltzaleak bere buruari galdetu dio Nafarroa Bai, Nafarroako bigarren indarra izanik, bi diputatu eta senatari bat lortzeko gauza baldin bada, "zergatik ezin den kopuru hori beste lurralde batzuetan ere bildu" eta Madrilen, alderdi batek baino gehiagok bat eginda, proposamen "zehatza" aurkeztu José Luis Rodríguez Zapatero edo Mariano Rajoyk gainditu beharko duten inbestidura-saiorako.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























