Prentsa Aretoa
2007/10/29
LORAFNAren XXV. urteurrena: foraltasun estatikoa
Sabino Arana Fundazioak eta Tuterako Nafarren Etxeak mahainguru bat antolatu dute oraingo estatutu-arau honen lorpenak eta gabeziak aztertzea xede.
Ekitaldia Iruñeko Tres Reyes hotelean izanen da, urriaren 30ean, asteartearekin, 19:30etan. Jardunaldian, bertzeak bertze, Lege Organikoa bera gertatzeko prozesuaren ezaugarriak eta, halaber, beraren lorpenak, lege-mugapenak, arau-garapena eta estatutu-arau horren egungo gabeziak bezalako alderdiak aztertuko dira.
Sabino Arana Fundazioak eta Tuterako Nafarren Etxeak, Udalbideren laguntzarekin, mahainguru bat antolatu dute Nafarroako Foru Araubidea Berrezartzeko eta Hobetzeko Lege Organikoa (LORAFNA) aldarrikatu izanaren XXV. urteurrena ospatzeko.
Mahainguruan parte hartuko dutenak dira: Jose Antonio Urbiola, Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariordea 1979 eta 1981 bitartean; Fermin Ciaurriz, letratua, Nafarroako Parlamentuko parlamentarioa, EAren ordezkari gisa, zenbait legegintzalditan eta Parlamentuko lehen lehendakariordea 1991-1995 bitartean, eta Alvaro Baraibar Historian doktorea.
1982an Nafarroak Berrezarpen eta Hobekuntza Ituna sinatu zuen Estatuarekin, lurraldearen Foru Araubide historikoa sendotzeko eta beraren eskuduntzen baliatzea eguneratzeko ateak ireki zituena, eta printzipio demokratikoak ere finkatu zituen bere Instituzioen funtzionamendurako oinarri gisa. Hala ere, gaur egun Foru Komunitatearen autogobernurako gaitasuna handituko duen erreforma bat galdatzen da, bertze autonomia-erkidego batzuek beren estatutuekin egin duten bezala.
Kontu horiez eta Nafarroak azken mende-laurdenean bizi izan dituen gizarte eta ekonomi aldaketez ere mintzatuko dira mahainguruko hiru solaskideak.
Zehazki, Jose Antonio Urbiolak bere lekukotasuna emanen du legearen prestakuntzaz, orduko gertaeren zuzeneko lekukoa izaki. Fermin Ciaurrizek, bere aldetik, hondar 25 urteotan euskal abertzaletasunak Nafarroaren autonomia-garapenari egindako ekarpenez jardunen du. Eta hondarrean, Alvaro Baraibarrek Nafarroako Trantsizioaren esparruan LORAFNA gertatzeko bizi izan zen prozesuaz hitz eginen du.
Ondoren, debatea irekiko da bertaratutako jendeak ere parte hartuz.

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS