Prentsa Aretoa
2007/10/30
EAJk, Cornelia Lekuonaren lurretako ekintzen harira, Oninen obskurantismo eta manipulazio kanpaina salatu du
Lesakako EAJk eta Nafarroan alderdiko presidente den Jose Angel Agirrebengoak «Oninek egindako obskurantismo, manipulazio eta akusazio kanpaina» salatu dute, Mitxelena alkate ohiak Cornelia Lekuona Fundazioaren lurren zati batean egindakoa oinarritzat hartuta.
Egindako guztia zuzen egin dutela esan du Agirrebengoak prentsaurrekoan. Juan Fermin Mitxelenak, operazioaren amaieran, salmenta kontratua ahalmenik izan gabe sinatu izana publikoki aitortutako akatsa dela zehaztu du, eta hala adierazi zuela Udalbatzan eta komunikabideetan. Agirrebengoak gaineratu du inoiz ez dutela halakorik ezkutatu.
Nafarroako EAJko presidentea Onin taldeari eta Mitxelenaren eta Lesakako udal taldekideen aurka hasitako manipulazio eta akusazio kanpainari buruz aritu da: «Gai honetan, ez dugu amore emango. Ez dugu politika zikindu nahi».
«Kanpaina honen bidez -zehaztu du Agirrebengoak-, Oninen xedea udala kudeatzeko ezintasuna ezkutatzea da». Adibide modura, bi milioi euro baino gehiagoko partida aipatu du. Mitxelenak eta EAJk hala eskatuta, diru kopuru hori Onin eta Biurrana ibaiak kanalizatzeko bideratu zen Estatuko aurrekontuetatik. «Diru hori alferrik galtzeko arriskuan dago; izan ere, korporazio berriak ez du ezertxo ere egin», zehaztu du Agirrebengoak.
Mitxelenak, berriz, 2005az geroztik emandako pauso eta gauzatutako izapide guztiak azaldu ditu berriro ere. Ikastolak bultzatutako gaia izan zela zehaztu du eta bai patronatua, bai udala, uneoro jakinaren gainean egon zirela gaineratu du. «Nire akatsa kontratua zuzenean eraikitzailearekin sinatzea izan zen, patronatuko gainerakoen onarpenik gabe. Baina argi eta garbi utzi nahi dut neure errua baino ez zela izan, eta akats horrek ez duela inolako eraginik izango udalean eta patronatuan».
Hala, ez du ulertzen patronatuak zergatik heldu nahi dion bide juridikoari, oso garestia izan baitaiteke, beste konponbide merkeagorik eta sinpleagorik badagoela kontuan izanda: patronatuak kontratuen baliogabezia salatzea, txekeak eraikitzailearen esku jartzea eta, gehienez ere, eraikitzailea izatea auzitegietara joko duena.

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS