Prentsa Aretoa

2007/11/16

EAJk 3,5 milioi euro lortu ditu Estatuko Aurrekontu Orokorretatik Nafarroako udaletan inbertitzeko

Lizarrak, Altsasuk eta Igantzik hainbat udal proiektu aterako dituzte aurrera EAJk PSOErekin Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruan lortutako akordioari esker.

rss Ezagutzera eman
EAJk 3,5 milioi euro lortu ditu Estatuko Aurrekontu Orokorretatik Nafarroako udaletan inbertitzeko

ARGAZKIA JAITSI

NBBeko presidenteak, Jose Angel Agirrebengoak, gaur azaldu du PSOErekin izandako negoziazio prozesuan, hainbat inbertsio lortu dituztela Lizarrako, Altsasuko eta Igantziko interes eta garrantzi handiko proiektuetarako. Ildo horretan, honako hau azpimarratu du: «Osatzen dugun koalizioarekin leialak gara eta, bai Lizarran eta bai Altsasun -EAJ Nafarroa Bai koalizioaren barruan dago-, lorpen horiek NaBairen eskura egongo dira derizkion bezala kudea ditzan».

Gaur goizean Iruñean emandako prentsaurrekoan egin ditu Agirrebengoak adierazpen horiek. Esandako prentsaurrekoan, Josu Erkoreka eta Pedro Azpiazu diputatuak, Altsasuko eta Igantziko alkateak eta Ricardo Gomez de Segura Lizarrako zinegotzia izan ditu mahaikide Agirrebengoa jaunak.

Lortutako inbertsioei dagokienez, 2 milioi euro izango dira Lizarrako Ikus Arteen Teknologia Gunerako, 1,3 milioi euro Altsasuko musika eskola berrirako eta 230.000 euro Igantziko kirol instalazioak egokitzeko.

Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, Josu Erkorekak, adierazi du EAJ pozik dagoela «aipatutako udalerri horietan berehalako proiektuak lortzen lagundu duelako eta herritarrei zerbitzuak eskainiko zaizkielako». Testuinguru horren barruan gogora ekarri du, azkeneko hiru legealdiotan, EAJk 8,3 milioi euro inbertitzeko konpromisoak lortu dituela Nafarroako udal proiektuetarako edo eremu pribatuko beste zenbait kultur hezkuntza egitasmotarako.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua