Prentsa Aretoa
2007/11/30
Konpondu dute Lesakako Cornelia Lekuona Fundazioaren gatazak
Lesakako alkate ohi Juan Fermin Mitxelena gustura agertu da gaur, Cornelia Lekuona Fundazioaren hainbat lursailen salerosketaren inguruan sortutako auzia modu positiboan konpondu dutelako. Lursail horietan herriko haurtzaindegia, musika eskola eta 36 etxebizitza (18 babes ofizialekoak) eraikitzea zegoen aurreikusita, baita egungo ikastola handitzea ere.
«Udalbatzan nire huts-egiteak eragindako auzia konpontzeko konpromisoa hartu nuen, eta bete egin dut. Eta ez du inolako eragin ekonomikorik izan, ez Udalarentzat, ez Fundazioarentzat», jakinarazi du Mitxelenak.
Joan den astean, Mitxelenak hala eskatuta, lursailak saltzeko kontratuak sinatu zituen eraikitzaileak salatu zuen kontratu horiek ez zutela baliorik; hots, deusezak zirela: Juan Fermin Mitxelenak ez zuen Fundazioko patronatuaren botererik kontratuak firmatu ahal izateko eta, gainera, saldu zituzten lursailak ez zitezkeen saldu. Alde horretatik, kontratua kitatuta gelditu zen, eta sinatzaileek aho batez uko egin zioten gerora beste inolako erreklamazio jartzeari.
Hala amaitu da joan den maiatzean sortutako gatazka. Patronatuko kide zen Juan Fermin Mitxelenak, patronatuko gainontzeko kideei jakinarazi gabe, Fundazioaren izenean sinatu zituen salerosketa kontratuak; saltzeko ahalmenik izan gabe, beraz.
Hartutako konponbideari esker, ekidin egin dute Cornelia Lekuona Fundazioarentzat kostu ekonomiko handia izango zuen bide juridikoa.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS