Prentsa Aretoa

2008/06/02

NBBk antolamendu egitura «modernoa eta eragilea» proposatu du NaBairentzat, koalizio «sendoagoa eta kohesio handiagokoa» izateko

Napar Buru Batzarrak dokumentu bat aurkeztu du, alderdiaren barruan eginiko azterketaren ondorio gisa. Dokumentuak Nafarroa Bai alderdia antolatzeko proposamena jaso du, koalizio sendoagoa eta kohesionatuagoa lortzeko. Nafarroako EAJren presidente José Ángel Agirrebengoak adierazi duenaren arabera, helburua NaBairi antolamendu egitura eta eskema modernoa, eragilea eta parte-hartzailea ematea da.

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoak EAJren EBBren presidente Iñigo Urkullurekin batera eman du prentsaurrekoa gaur goizean Iruñean, Euskadi Buru Batzarraren ondoren. NaBaik hurrengo ostiralean egingo duen Batzorde Iraunkorrean EAJk aurkeztuko duen proposamena ezagutarazi du, berau eztabaida, negozia eta ados dezaten.

Foru erkidegoko EAJren buruak koalizioaren aldeko apustua egin duela jakinarazi du eta, bere esanetan, apustu hori ez da egoerak bultzatua, ezta erretorikoa ere. «Proiektu politikoko kide sentitzen gara, eta eroso gaude harekin», adierazi du. Eta erantsi du koalizioak, duela gutxi sortua den arren, ordezkaritza bikaina lortu duela Nafarroako Parlamentuko bigarren indar gisa, eta Kongresuan diputatua ere eskuratu duela.

Iñigo Urkulluk, EAJren EBBko presidenteak, gaineratu du Nafarroa Bai tresna bat dela EAJk daukan planteamendu estrategiko abertzalearen barnean, eta haren xedea Nafarroan kultura politiko ezberdina bultzatzea dela. «NaBai tresna balioduna da EAJk bilatzen duen helburu horretarako; alegia, UPN edo PSN bezalako alderdiek proposatzen dutena baino harago joango den kultura politikoa bilatzen saiatzeko», esan du.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua