Prentsa Aretoa

2008/09/03

Erradikalek EAJ-PNVren aurkako pintaketak egin dituzte Altsasuko Batzokian

Nafarroako EAJ-PNVk gogotik salatu nahi du asteleheneko gauean gertatutakoa, hots, Altsasuko Batzokian alderdiaren kontra egindako pintaketak honako testuekin: "Hainbat diruzale, hainbat putaseme", "PNV txikitzaile" eta "AHT-rik ez"; batera, bada bat PNV begi-puntuan jartzen duena.
Nafarroako EAJ-PNVk Foru Komunitatean Prestazio Handiko Trena garatzearen  aldeko bere jarrera berresten du   

rss Ezagutzera eman
Erradikalek EAJ-PNVren aurkako pintaketak egin dituzte Altsasuko Batzokian

ARGAZKIA JAITSI

Nafarroako EAJ-PNV alderdiaren aburuz, ekintza hau Abiadura Handiko Trenaren kontra aspaldi egiten ari den kanpainaren baitan kokatzen da; beste hainbat ekintzen jarraipena besterik ez da, AHTaren zein PHTaren kontra dauden erradikalen jokabidearen erakusle. Geure aburuz, eraso honek oso modu argigarrian agerian uzten du kolektibo horrek, Euskadiren interes bateratu eta orokorra defendatu baino, aski duela meatsuak egin eta irainak botatzearekin. Hori da herrialde honen garapenaren alde egiten duten ekarpen bakarra, Europaren baitan bere tokia izan nahi duen nazio honen garapenaren alde egiten duten guztia. Aldiz, EAJ-PNVk, are gehiago alderdi nazionalista izanda, argi dauka azpiegitura berri honek berebiziko garrantzia duela, izan ere, Hegoaldeko lau herrialdeak bai eta Iparraldea lotzen dituen sare transeuroparra baita, hots, Euskal Herria bere osotasunean egituratzen duen sarea baita, subiranotasuna helburu.

Arrazoi hau eta beste asko direla eta, EAJ-PNV publikoki agertu da Prestazio Handiko Trena Nafarroan ere garatzearen alde, hor ibai, garapen hura nolakoa behar duen izan zehaztuz eta baldintza argi zenbait jarriz. Besteak beste, EAJ-PNV Sustapen Ministerioari eskatu izan dio alderdiak defendatzen duen alternatibari (alegia, Iruñea-Altsasu eta euskal Y delakoarekin Ezkion konexioa ezartzeari) dagokion ingurumen-eragina jasotzen duen informe sakon eta zehatza egin dezan. Batera EAJ-PNVek Nafarroako Gobernuko Herri Lan eta Garraio Sailari eskatu dio ahalegin berezia egin dezan, komunikazio eta informazio estrategian gardentasun osoz jokatu dezan nafar hiritargoaren aurrean.
 
Nafarroako EAJ-PNVk berresten du PHTren aldeko bere jarrera, izan ere, alderdi honen aburuz, azpiegitura honek  onura ugari ekar diezaioke Foru Komunitateari eta nafar jendarteari oro har. Ingurumenaren arloan onurak agerikoak dira: beste garraioek baino energia gutxiago kontsumitzen du trenak; lurzoru gutxiago okupatzen du; eta ingurumenarekin adeitsuagoa da. Onura sozialak ere anitzak dira: PHT martxan jartzearen berehalako ondorioetako bat izanen da errepide sarea dexente hustuko dela eta horrek dakar istripuen gutxitzea. Herrialdeen eta gainontzeko lurraldeen arteko konexioa asko hobetuk oda eta, gauzak behar bezala eginez gero, jendartearen gehiengoaren eskura egonen da, monopolioak gaindituz, tarifen politika duina egin baitaiteke. Azkenik, Prestazio Handiko Trenak ekar ditzakeen onura ekonomikoak ere aipagarriak dira: merkantzien garraio eraginkorrago bat ahalbidetuko du, gure enpresak nazioartera zabaltzeko aukera berriak sortuko dira eta zentro logistika zentroek eta zentro intermodal berrien ezarpenak lanpostu berrien sorrera ere ekar ditzakete.
 
Hau guztia dela-eta, Nafarroako EAJ-PNV PHTa Nafarroan garatzearen alde agertu da eta berdin jarraituko du, oso bereziki nabarmenduz Prestazio Handiko Tren horrek Altsasun geltokia edukitzeak duen garrantzia.  Hori bera aldarrikatzen jarraituko dugu.

Prentsa bulegoa, Iruñea 2008-09-02
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua