Prentsa Aretoa
2008/10/30
NBBk ETAk BONBA AUTO BATEN BIDEZ NAFARROAKO UNIBERTSITATEAN BURUTU DUEN ATENTATUA GOGOTIK GAITZETSI DU
Jose Angel Agirrebengoa NBBren lehendakariak gaur goizean, Iruñeko Nafarroako Unibertsitateko campusean ETAk burututako atentatua gogotik gaitzetsi du. Era berean, bere dolumin eta elkartasunik irmoena adierazi nahi izan die lehenik eta behin atentatuan zaurituak izan diren 17 pertsonari, bai eta oro har Nafarroako Unibertsitateko hezkuntza komunitate osoari.

Napar Buru Batzarreko presidenteak azpimarratu duenez " den-denak gatazkari irtenbidea ematearen aldeko apustua egiten ari bagara, ETAk euskal gizarteak egiten dion eskakizuna bete egin beharko luke eta behin betiko bortxazko ekintzekin amaitu, bidea eragile politikoei utziz, bakea egiazkoa izan dadin behingoz". Agirrebengoaren aburuz, "ETAk euskal jendartearen sentipena eta nahiaren aurrean erakusten duen mespretxuak, banda terrorista jartzen du Euskadiren normalizazio politikoaren eta bizikidetza eta bake desioen kontra".
Jose Angel Agirrebengoaren aburuz, "gaurko atentatu hau egun Nafarroak bizi duen abagune politikoaren baitan kokatzen da. Hots, atentatu honen bidez, ETAk bultzada are handiagoa eta indar gehiago emanen dio UPNek eta PSNek jada baduten elkarulertzeari, akordioari. Burnizko hitzarmen horren aliatu gisa ageri da beste behin talde terrorista, beste behin ere bizikidetza baketsua eta aniztasun politikoaren errespetua aldarrikatu duen nafar biztanleria baztertuz eta isilaraziz, bai eta jendartearen askatasun osoz eta terrorismoaren presioetatik at erabikitzeko eskubidea urratuz.
Batera, Jose Angel Agirrebengoak, Nafarroako EAJ-PNVren ordezkari eta bozeramaile nagusi gisa, argi eta garbi azpimarratu nahi izan du ezker abertzaleak behingoz oinarrizko printzipio jakin batzuekiko konpromiso argia eta kontsekuentea hartu behar duela. Printzipio horien artean daude, giza duintasunari errespetua, eta oso bereziki bizitzarako eskubideari errespetua; pertsona ororen eskubide guztien defentsa eta horien edozein motatako urraketaren aurreko gaitzespena; aniztasun politikoa, soziala, ideologikoa eta identitarioaren errespetua eta bermearekiko konpromisoa. Hori ez egiteak, oinarrizko printzipio demokratiko hauek ez onartzeak agerian uzten du ETAren bortizkeria eta fundamentalismoarekiko ezker abertzalearen menpekotasuna, ustez defendatzen dituzten printzipioetatik gero eta urrutiago daudelarik".
Nafarroako EAJ-PNVek gogotik defendatuko du Eskubide Esatuta; indarkeriak ezin izanen du jendartearen borondate askea, askatasunean bizitzeko bere desio eta ezkubidea uzkurtu. Herri honek normalizazio politikoa lortzeko duen beharra eta nahia aldarrikatzen du, bai eta bide zibil eta politikoen erabilera, pertsona ororentzako eskubide oro bermatuko dituen markoa testuinguru hartuta.
Amaitzeko, Agirrebengoak argi utzi du EAJk deitu diren gaitzespen elkarretaratzeekin bat eginen duela.
Prentsa bulegoa, Iruñea 2008-10-30

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS