Prentsa Aretoa

2009/05/25

Izaskun Bilbao eta Iñigo Urkullu Altsasun, bertakoa den NBBko presidentea Jose Angel Agirrebengoarekin

EAJ-PNV Europarako Koalizioaren zerrenda buruarekin batera Altsasun ere izan ziren hautagai nafar biak, Amaia Arrizabalaga eta Iñigo Zabalza. Ekitaldi politikoa Iortia Kultur Etxean izan zen. Jarduna ederki itxi zen Batzokian prestatutako afariarekin; horretan alderdikide eta lagun ugari elkartu ziren.  

rss Ezagutzera eman
Europar Hauteskundeetarako EAJren eta Europarako Koalizioaren hautagai den Izaskun Bilbaok gaur Alsasun burutu den mitinean adierazi duenez, "Euzko Alderdi Jeltzalea da Euskal Autonomi Erkidegoko eta Nafarroako interesak Europan defendatzen duen alderdi politiko bakarra, izan ere, gu gara Europar Legebiltzarrean ordezkaritza izan dezakegun euskal alderdi bakarra".

Bilbaok gaineratu duenez, "Europari asko eman diezaiokegu guk. Pertsonengan sinesten dugu, europar modeloan sinesten dugu eta Europa mailan ekarpen garrantzitsuak egin ditzakegu. Euskadi Europa mailako hamar eskualde aberatsenetariko bat bihurtu dugu, orain dela 25 urte hondamendian zegoela kontutan hartuta, garrantzitsua da oso guk egindako lana".

Buruzagi abertzalearen ustez Europa gizarteari, hiritarrei, helarazi behar zaie. "Jendeak, batez ere, gazteek, ez dute politikaz paso egiten. Nik politika zabaldu nahi dut. Gardentasunez jardungo dugu. Partaidetza areagotuko dugu. Horrela egiten saiatu nintzen Eusko Legebiltzarreko buru izan nintzen bitartean, eta aurrerantzean ere horrela egingo dut".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua