Prentsa Aretoa

2009/05/25

Nafarroako EAJ-PNV Nafarroaren Egunean, Baigorrin

Jada ohitura bilakatu da apirileko azken igandeko hitzordu hau: historikoki data horretan Nafarroa Garaia eta Baxe Nafarroaren arteko anaikidetse eguna burutzen da, Euskal Herriaren proiektu bateratua delarik horren testuingurua.  Nafarroaren Egunaren XXX. Edizio honetan ere EAJ-PNV bertan izanen da bat izateko eskubidea aldarrikatzen,  Ipar Buru Batzar eta del Napar Buru Batzarreko kideen ordezkaritzaren bidez.

rss Ezagutzera eman

Proiektu nazional bera konpartitzen dugu, naiz eta egun estatu biren, hots, Espainia eta Frantziaren artean bananduak Egon. EAJ-PNVtik apustu argia egiten dugu batzearen alde, Nafarroa biren arteko harremanak sendotzearen alde; harreman sozialak, kulturalak bai eta ekonomiko-enprasarialak ere. Horretarako, Europar Batasunak eskaintzen dituen tresnak baliatzearen aldekoak gara, Euro-erregio Atlantikoa dela medio. Euro-hiriaren proiektua aurrera doa, garatzen ari dira kostaldean, Donostia eta Baiona artean. Barnekaldean ere loturak ezartzeari ekin behar diogu, arlo orotan, jakina, baina oso bereziki  sektore industrial eta ekonomiko bateratuen bidez. Nekazal-elikaduraren industria edota berrikuntza industriala nagusituz.

Ikuspegi honetatik, eta Nafarroa biren batzea helburu, EAJ-PNV igandean, bihar alegia, Baigorrin egonen da eta bidenabar, bertaratzeko deia egiten die hiritar oroi, aldarrikapen festa honetan parte hartzera anima daitezen.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua