Prentsa Aretoa

2009/05/30

Nafarroako gaiak modu berezituan jorratuko dituen bakarra Izaskun Bilbao izango da

EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk gaur Iruñean burutu den ekitaldian adierazi duenez, "Nafarroako gaiak modu berezituan jorratuko dituen bakarra Izaskun Bilbao Barandica izango da, EAJ-PNVren Eurodiputatua izango dena. Jakin badakit hauteskundeetarako beste aukerak badirela, baina Nafarroa Estrasburgon ordezkatzeko aukera duen bakarra EAJ-PNV da".

rss Ezagutzera eman
"Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialista ez direlako Nafarroaren ahotsa izango. Nafarroak Europan izango duen ahots propio bakarra EAJrena izango da. Hori da gure konpromisoa. Nafarroa defendatzea, Nafarroaren ahotsa izatea" gaineratu du.

Urkulluren ustez, "PP eta PSOEri ez zaie Europa interesatzen. Euskaldunon botoak nahi dituzte Espainian gobernatuko duena aukeratzeko, besterik ez. Beraz, Europak ez du garrantzi handirik hauteskunde hauetan. Eta Europa bai da garrantzitsua. Bai, gure autogobernuaren etorkizuna  jokoan dagoelako eta izango delako Europan".

"Euskal autogobernuaren eta Nafarroako foruaren funtsezko tresna Kontzertu Ekonomikoa, Hitzarmen Ekonomikoa delako... Eta guk daukagun fiskalitate propio hori Europak berretsi eta bermatu du Espainian erasopean egon denean" azaldu du.

Buruzagi abertzaleak azpimarratu du baita "Europan defendatu behar izan dugula autogobernurako dugun tresnarik nagusiena, Espainian popularrek eta sozialistek auzitan jartzen zutenean. Gure gaitasun ekonomikoa, gure zergak kudeatzeko ahalmena deuseztatu nahi zuten eta Europa izan da guri arrazoia eman diguna. Europan defendatzen jarraituko dugu, Europara joango gara gure autogobernua babesteko beharrezko jotzen dugun bakoitzean".

La única voz que realmente va a poder tratar los temas de Navarra de una forma diferenciada es Izaskun Bilbao
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!