Prentsa Aretoa
2009/05/30
Nafarroako gaiak modu berezituan jorratuko dituen bakarra Izaskun Bilbao izango da
EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk gaur Iruñean burutu den ekitaldian adierazi duenez, "Nafarroako gaiak modu berezituan jorratuko dituen bakarra Izaskun Bilbao Barandica izango da, EAJ-PNVren Eurodiputatua izango dena. Jakin badakit hauteskundeetarako beste aukerak badirela, baina Nafarroa Estrasburgon ordezkatzeko aukera duen bakarra EAJ-PNV da".
"Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialista ez direlako Nafarroaren ahotsa izango. Nafarroak Europan izango duen ahots propio bakarra EAJrena izango da. Hori da gure konpromisoa. Nafarroa defendatzea, Nafarroaren ahotsa izatea" gaineratu du.
Urkulluren ustez, "PP eta PSOEri ez zaie Europa interesatzen. Euskaldunon botoak nahi dituzte Espainian gobernatuko duena aukeratzeko, besterik ez. Beraz, Europak ez du garrantzi handirik hauteskunde hauetan. Eta Europa bai da garrantzitsua. Bai, gure autogobernuaren etorkizuna jokoan dagoelako eta izango delako Europan".
"Euskal autogobernuaren eta Nafarroako foruaren funtsezko tresna Kontzertu Ekonomikoa, Hitzarmen Ekonomikoa delako... Eta guk daukagun fiskalitate propio hori Europak berretsi eta bermatu du Espainian erasopean egon denean" azaldu du.
Buruzagi abertzaleak azpimarratu du baita "Europan defendatu behar izan dugula autogobernurako dugun tresnarik nagusiena, Espainian popularrek eta sozialistek auzitan jartzen zutenean. Gure gaitasun ekonomikoa, gure zergak kudeatzeko ahalmena deuseztatu nahi zuten eta Europa izan da guri arrazoia eman diguna. Europan defendatzen jarraituko dugu, Europara joango gara gure autogobernua babesteko beharrezko jotzen dugun bakoitzean".
La única voz que realmente va a poder tratar los temas de Navarra de una forma diferenciada es Izaskun Bilbao

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS