EAJ-PNV Europarako Koalizioaren hautagai nafarrak, Amaia Arrizabalaga eta Iñigo Zabalza, NBBko Presidentea Jose Angel Agirrebengoarekin batera, hitzaldia eskaini zuten pasa den ekainaren 3an Tafallako Kultur Etxean.
Bertan, bai hautagaiek bai eta NBBko Presidenteak ere, garrantzi berezia eman zioten Europan zuzenean egoteari; Nafarroa bertan egon behar du ordezkatua, lehenengo pertsonan, lehen eskutik. Batera, nabarmendu zuten behar bezalako garapena lortzeko ezinbestekoa dugula autonomia nahikoa eta irmoa izatea, bai Europan, bai eta Nafarroan ere, Europatik heltzen diren politikak eta laguntzak gertutik, tokian toki, jorratu eta aplikatzeko. Nekazaritzarako laguntzak aipatu zituzten oso bereziki. Batera, berrikuntzaren aldeko apustua egiteko aldarria egin zuten, bai eta komunikazioak, Europarekin loturak hobetzearen aldekoa, zehazki Prestazio Handiko Trena defendatuz.  Nafarroaren autonomia fiskala, hitzarmen ekonomikoa eta foraltasuna gogotik defendatzeko EAJ-PNVren konpromisoa ere jarri zuten mahaigainean. " />

Prentsa Aretoa

2009/06/05

EAJ-PNV Europarako Koalizioa Tafallan



EAJ-PNV Europarako Koalizioaren hautagai nafarrak, Amaia Arrizabalaga eta Iñigo Zabalza, NBBko Presidentea Jose Angel Agirrebengoarekin batera, hitzaldia eskaini zuten pasa den ekainaren 3an Tafallako Kultur Etxean.
Bertan, bai hautagaiek bai eta NBBko Presidenteak ere, garrantzi berezia eman zioten Europan zuzenean egoteari; Nafarroa bertan egon behar du ordezkatua, lehenengo pertsonan, lehen eskutik. Batera, nabarmendu zuten behar bezalako garapena lortzeko ezinbestekoa dugula autonomia nahikoa eta irmoa izatea, bai Europan, bai eta Nafarroan ere, Europatik heltzen diren politikak eta laguntzak gertutik, tokian toki, jorratu eta aplikatzeko. Nekazaritzarako laguntzak aipatu zituzten oso bereziki. Batera, berrikuntzaren aldeko apustua egiteko aldarria egin zuten, bai eta komunikazioak, Europarekin loturak hobetzearen aldekoa, zehazki Prestazio Handiko Trena defendatuz.  Nafarroaren autonomia fiskala, hitzarmen ekonomikoa eta foraltasuna gogotik defendatzeko EAJ-PNVren konpromisoa ere jarri zuten mahaigainean. 

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV Europarako Koalizioa Tafallan

ARGAZKIA JAITSI

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua