Prentsa Aretoa
2009/06/05
EAJ-PNV Europarako Koalizioa Tafallan
EAJ-PNV Europarako Koalizioaren hautagai nafarrak, Amaia Arrizabalaga eta Iñigo Zabalza, NBBko Presidentea Jose Angel Agirrebengoarekin batera, hitzaldia eskaini zuten pasa den ekainaren 3an Tafallako Kultur Etxean.
Bertan, bai hautagaiek bai eta NBBko Presidenteak ere, garrantzi berezia eman zioten Europan zuzenean egoteari; Nafarroa bertan egon behar du ordezkatua, lehenengo pertsonan, lehen eskutik. Batera, nabarmendu zuten behar bezalako garapena lortzeko ezinbestekoa dugula autonomia nahikoa eta irmoa izatea, bai Europan, bai eta Nafarroan ere, Europatik heltzen diren politikak eta laguntzak gertutik, tokian toki, jorratu eta aplikatzeko. Nekazaritzarako laguntzak aipatu zituzten oso bereziki. Batera, berrikuntzaren aldeko apustua egiteko aldarria egin zuten, bai eta komunikazioak, Europarekin loturak hobetzearen aldekoa, zehazki Prestazio Handiko Trena defendatuz. Nafarroaren autonomia fiskala, hitzarmen ekonomikoa eta foraltasuna gogotik defendatzeko EAJ-PNVren konpromisoa ere jarri zuten mahaigainean.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























