Prentsa Aretoa

2009/06/11

Hauteskundeen emaitzen balorazioa

  EAJk bere helburua lortu duela dio eta pozik agertu da jakiteaz Izaskun Bilbaok Estrasburgon jarlekua izanen duela. Batera, Agirrebengoak ezker abertzalearen ilegalizazioaren alde daudenei hausnarketa egin dezaten eskatu die

 

rss Ezagutzera eman
 

EAJren Nafarroako Presidentea Jose Angel Agirrebengoak bere alderdiaren helburua bete dela azpimarratu zuen atzo, hauteskundeotako emaitzak ezagutu eta gero. Izan ere, EAJ-PNVren helburua, Europarako Koalizioaren baitan, Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuan bost urtez jarlekua eduki dezan izan baita. "Horretarako beharrezkoak ziren botoak mantendu dira eta sobera bermatu izan da Izaskunen, euskal herritarron eta nafarron bozeramailearen presentzia Euroganbaran", azpimarratu zuen NBBko Presidenteak.

 

Nafarroan jasotako emaitzei dagokienez, Agirrebengoak garrantzi berezia eman zion alderdiak portzentajea oso antzekoa mantendu izanari; "botoak galdu ditu alderdiak, bai, baina partehartzeak ere behera egin du eta galdu diren boto kopuruak jaitsiera horrekin harremana zuzena du", zioen.  Gainontzeko alderdien inguruko balorazioan, Iniziatiba Internazionalistaren emaitzak aipatu zituen lehenik. Agirrebengoarentzat horien aurrean "sorpresa erlatiboa" izan da; harena buruz, "emaitza hauek ikusita, ilegalizazioaren bidearen aldeko apustua egin dutenek hausnarketa sakona egin beharko lukete". "Jendartearen baitan, oso kontutan hartzekoa den sektore nabarmen bat dago, bertan, euren bozka emateko prest;  eta Gaztelan inprobisatutako kandidatura baten eskutik boto asko eta asko batzea lortu izan dute", azpimarratu zuen EAJko Presidenteak. "Amorratua zegoen sektore batez ari gara; blokean irten dira botoa ematera, beste alderdietako botoak etxean geratu diren bitartean".

Agirrebengoak aipatu nahi izan zuen ere "Barcinak PPren alde egindako eskari eta keinuek bere fruituak eman dituztela, UPNek PP bozkatu baitu". Agirrebengaorentzat "ez da harritzekoa, hauxe izan baita UPNek Europar Hauteskundetan defendatu duen aukera". Estatu mailan, NBBko presidenteak nabarmendu zuen hauxe izan dela PSOErentzako abisua eta alderdi horri gomendatu zion behingoz inprobisatzeari utz diezaion, eta jada proposamen estrukturalago eta estrategikoagoak egin ditzan. "Sentsazio horri, krisiaren eragina gehitu behar zaio; horrek guztiak zigortu du PSOE".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua