NBBren presidentea Jose Angel Agirrebengoaren aburuz, berandu baino lehen ANVko hautetsiek behingoz oinarrizko printzipio jakin batzuekiko konpromiso argia eta kontsekuentea hartu behar dute, bizitzarako eskubidea defendatuz eta soilik bide demokratiko, politiko eta elkarrizketan oinarritutakoak erabiltzearen aldeko apustu argia eginez " />

Prentsa Aretoa

2009/07/29

NBBk BURGOSEN ETAk GUARDIA ZIBILAREN KUARTELAREN KONTRA GOIZALDEAN BURUTU DUEN ATENTATUA GAITZETSI DU

"Hau ote da ETAk bere 50. urteurrena hasteko aukeratu duen modua?". EAJk ETAri gomendatu dio  bere  mende erdia gogora dezala "taldea desegitearen bidez", izan ere, "hori baita gizarte osoari poza emango liekeena".

 NBBren presidentea Jose Angel Agirrebengoaren aburuz, berandu baino lehen ANVko hautetsiek behingoz oinarrizko printzipio jakin batzuekiko konpromiso argia eta kontsekuentea hartu behar dute, bizitzarako eskubidea defendatuz eta soilik bide demokratiko, politiko eta elkarrizketan oinarritutakoak erabiltzearen aldeko apustu argia eginez

rss Ezagutzera eman
Jose Angel Agirrebengoa NBBren lehendakariak ETAk goizaldean bonba autoarekin Burgoseko Guardia Zibilaren kuartelaren kontra burututako atentatua gogotik gaitzetsi du. Era berean, bere laguntasun eta elkartasunik sendoena adierazi nahi izan die bertan bizi diren famili orori zein agenteei, bai eta oro har erasoa pairatu duten guztiei, Burgoseko biztanleak barne.    

Agirrebengoak aditzera eman duenez "atentatu honek argi  uzten du, beste behin, oraindik ere, ETAren erasoa eta mehatxua egiazkoa dela pertsona askorentzat, Estatuko Segurtasun indarretako kide, politikari zein herritar arruntentzat, langileentzat, eta abar; eta honela ezinezkoa da bakezko etorkizunaren aurreko itxaropenik izan".

Napar Buru Batzarreko presidenteak azpimarratu duenez " den-denak gatazkari irtenbidea ematearen aldeko apustua egiten ari bagara, ETAk euskal gizarteak egiten dion eskakizuna bete egin beharko luke eta behin betiko bortxazko ekintzekin amaitu, bidea eragile politikoei utziz, bakea  egiazkoa izan dadin  behingoz". Agirrebengoaren aburuz, "ETAk euskal jendartearen sentipena eta nahiaren aurrean erakusten duen mespretxuak, banda terrorista jartzen du Euskadiren normalizazio politikoaren eta bizikidetza eta bake desioen kontra".

Batera, Jose Angel Agirrebengoak, Nafarroako EAJ-PNVren ordezkari eta bozeramaile nagusi gisa, argi eta garbi azpimarratu nahi izan du ezker abertzaleak eta oso bereziki ardura publikoak dituzten ANVko hautetsiek behingoz oinarrizko printzipio jakin batzuekiko konpromiso argia eta kontsekuentea hartu behar dutela. Printzipio horien artean daude,  giza duintasunari errespetua, eta oso bereziki bizitzarako eskubideari errespetua; pertsona ororen eskubide guztien defentsa eta horien edozein motatako urraketaren aurreko gaitzespena; aniztasun politikoa, soziala, ideologikoa eta identitarioaren errespetua eta bermearekiko konpromisoa; eta, azkenik, soilik bide demokratiko, politiko eta elkarrizketan oinarritutakoak erabiltzearen aldeko apustu argia, eta horren harira, indarkeriaren erabilera eta jarrera politikoak defendatzeko eta prozesu politikoak alteratzearren indarkeria bidezko mehatxuari oposizioa egin eta kondenatzeko konpromisoa".

Amaitzeko, Agirrebengoak argi utzi du EAJk deitu diren gaitzespen elkarretaratzetan parte hartuko duela.

 

Prentsa bulegoa, Iruñea 2009-07-29
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua