Prentsa Aretoa

2010/02/08

EAJ-PNVren Think Gaur Nafarroa 2020 prozesuaren Kultura eta Euskara taldeak bere atxikimendua eman dio Kulturaren Aldeko Manifestuari

Honezkero den denok ongi asko dakigu Nafarroako Gobernuko Kultura Sailean inprobisazioa eta bat-batekotasuna direla ezaugarri nagusietako bi.

rss Ezagutzera eman


Azken egunotan sekula baino agerikoagoa bilakatu da aipatutako hau guztia Nafarroako Antzerki Eskolaren inguruko afera dela eta, 2010erako Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez egindako trikimailua. Gauzak horrela, pasa den larunbatean Asociación Navarra de Profesionales de las Artes Escénicas (Napae) delakoak Kulturaren Aldeko Manifestua aurkeztu zuen. Horrek jada atxikimendu ugari jaso ditu eta egokia iruditu zaigu EAJ-PNVren Think Gaur Nafarroa 2020 Kultura eta Euskara taldearen izenean gure atxikimendua ere helaraztea, publikoki; izan ere, gure hau Nafarroan daukagun kultura politikaren inguruko hausnarketa sustatzeko eratu den taldea baita, kultura politika serio baten aldeko proposamenak egiteko eta Kultura Plan Estrategiko bat sortzeko helburu argiarekin sortu den taldea baikara. 

Think Gaur Nafarroa 2020 Nafarroako EAJ-PNVk zabaldu eta proposatutako hausnarketa prozesua da, zeinean Berrikuntza, Jasangarritasuna, Politika sozialak, Politika instituzionalak eta jada aipatu bezala, Kultura eta Euskararen ingurukoak jorratuko diren. Baina, Think Gaur hausnarketa baino gehiago bada; egoera erreal eta jakin baten diagnostikoa da eta, batez ere, etorkizuneko proposamena da.

En torno al Think Gaur están ya trabajando más de cincuenta expertos, profesionales de las distintas áreas, que a su vez están implicando a decenas de personas en un afán de profundizar en las carencias, y también virtudes, que se detectan en Navarra en las áreas a examen.

Kulturaren atalean arduraduna den Amaia Arrizabalagak ekimen honi esker, hamar bat adituez lagunduta, egoeraren lehenengo eta behin behineko diagnostikoa egiteko aukera izan du jada. Arrizabalagak dioenez, "Nafarroak egundoko kultur potentziala du; hura zaindu eta sustatzeak beharko luke lehentasuna izan. Beste hainbat garaietan kultur alorrean aitzindaria ere izan den gure jendarte honek ikusi du gutxika nolatan itzaltzen ari den, nolatan ez dagoen hori suspertuko duen kultura politika eraginkorrik, seriorik. Egun, eta berandu baino lehen, ezinbestekoa da ekoizpen artistikoaren ibilbide osoaren jarraikortasuna bermatuko duen politika. Sormen industria sustatu eta zabalduko duten neurri zehatzak eskaini behar dira eta belaunaldi gazteenetan izpiritu sortzailea areagotuko dituzten ekimenak eskura jarri, landu. Beka artistikoen politiken etengabeko garapenaren aldeko apustua egin beharra dago, bereziki Europar Batasuneko herrialdeen artean gure artisten ibilbidea zabaltzeko, formazioa ahalbidetzeko. Globalizazioa dugu ezaugarri egun, testuinguru eta horretan ibiltzen, mugitzen ikasi behar dugu, irakatsi beharra dago, gure kultura oinarri eta ardatz harturik, baina, batera egun ematen diren proposamen modernoak eta berritzaileak gureganatuz".

Think Gaur Nafarroa 2020 honen bidez, errealitate sozialarekin harremana estutu eta sendotu nahi dugu, kasu honetan gure Komunitateko kultura errealitatearekin. Azken egunotan bizi eta ikusi izandakoak ikusita, inoiz baino ageriagokoa bilakatzen da Gobernu honek duela urte gehiegi arrastaka dakarren, daraman karga negatiboa. Horrek adierazten du inoiz baino beharrezkoagoa dela lan sakona eta bateratua ahalbidetuko duen hausnarketa prozesua zabaltzea; aurrera egin ahal izateko, estadio estatiko honetatik abiatu ahal izateko, etorkizunari begira proposamenak eginez, pertsonentzako eta pertsonek beraiek pentsatu eta proposatutakoak. Gure potentziala, gure behar eta gabeziak eta gure errealitatean oinarritutako proposamenak.

Horrexegatik guztiarengatik, datorren larunbata azaroaren 21ean EAJ-PNVko Think Gaur Nafarroa 2020ko Kultura eta Euskara taldeko kideok Mani-fiesta-acción delakoan parte hartuko dugu, aldarrikatuz merezi bezalako erantzun instituzionala jasotzeko daukagun eskubidea.

 

Think Gaur Nafarroa 2020 - Kultura eta Euskara Taldea

Nafarroako EAJ-PNV

Iruñea, 2009-11-20
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua