Prentsa Aretoa
2010/02/08
OGIRIK GABEKO ZIRKOA Unai Hualde. Altsasuko Alkatea
Ezaguna denez, Nerón enperadorearen garaian, Erromako agintariek garai hartan Inperioak zituen barne arazo larriengandik atentzioa distraitzeko, herria "despistatzeko" formula topatu zuten: Ogia eta zirkoa!
Hogeita bat mende geroago, hots, egun, gure Nafarroa maitatuan UPN eta PSNko agintariek formula bera aplikatu nahi dute, zertxobait egokitua, hobetua: Ogirik gabeko zirkoa! Hobe esanda: zirko soila, gure Komunitateko zein Estatuko alderdi nagusiak izanda, herritarroi ogia bermatzeko duten gaitasun falta estaltzeko zirkoa. Polemika eta espektakulua sortzen ahalegintzen ari dira egun bizi dugun egoera ekonomikoa eta oraindik ere heltzear dagoen krisi luze, gogor eta zailaren aurrean, gure arreta despistatzeko. Inork kontuak eskatzera haiengana jo ez dezan, hauxe dugu bururatu zaien formularik eraginkorrena.
Altsasun estrategia honen biktima zuzenak ari gara izaten. Lotsa ematen dit ikusteak, egunero, nolatan alderdi bi horietako toki ordezkariek esku hartzen duten arazo errealak alde batera utzi eta polemikak sustatze lan horretan. Horixe ari da gertatzen hemen, Atarrabian edota Berriozarren kasu, Iruñetik diseinatu eta agindutako ez dakit zer-nolako erabaki estrategikoak bermatzearren.
Hau ez da txantxetako kontua! Egun bizi dugun egoera ekonomikoa, gure herrian zein eskualde osoan inoiz izan dugun egoerarik kezkagarriena bilakatu da jada. Nazioarteko krisi ekonomikoa testuinguru, Estatuan beste inon baino luze eta zailagoa izanen da PSOEk bertan garatutako politika okerra dela-eta: Plan E delakoaren gisako saiakera hutsek ez dirudi errekuperazioa ekarriko dutenik; partxe horiek ez dituzte zuzenduko agintari sozialistek emandako urrats okerrak. Testuinguru honetan, Nafarroan, urteetan zehar Altsasun eta eskualde honetan osoan pairatu izan dugun atentzio eta babes faltak egoera bereziki larria eragin du: UPNren gobernuak sekula ez du aintzat hartu gure hemengo enpresa-ehuna zaharkitua eta zaurkorra. Gauzak horrela, langabeziak nabarmenki zigortu gaitu gurean, urteen arteko garapenean %105,13 igoz (2008ko uztailatik, 2009ko uztailera). Urte bakar bateko epean, Altsasuko Lan Bulegoan langabetu kopurua bikoiztu da aise, eta kopurua gora doa, etengabean. Ondorioz, eta kanpo faktoreak ere aintzat hartuz, egun bizi dugun egoera larri honetan arduradun argiak daude: UPN eta PSN-PSOE.
Recindsa enpresaren itxiera daukagu gogoan bizi-bizirik: 69 langile kanporatuak, gehientsuenak emakumezkoak. Aldi berean, Sunsundeguin krisia areagotzen da: 276 langileetatik, 77 egon dira arrisku bizian... Isphording Hispaniako langileei heldu zaie txanda gero, 93 langiletik 58 kanporatzeko erabakia aditzera emanez. ERE direlakoak nonahi. Gordin baino gordinago: larri dabiltza gure enpresak, gaixo, eri, hilzorian asko. Familia askotan egoera jasangaitza bilakatu da jada; eta, bitartean, Estatu zein Komunitateko agintariek (UPN eta PSN-PSOE) ez dute irtenbiderik proposatzen, ez dute konponbiderik eskaintzen. Ogia arriskuan eta beraiek zirkoa mantentzearekin arduratuak.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























