Prentsa Aretoa
2010/02/08
“Lesakako Udalak herritarrei argi azaldu behar die zein den egungo benetako egoera eta horri aurre egiteko zein neurri hartu beharko diren ezinbestean”
Horixe bera da Juan Fermin Mitxelena alkate berriaren konpromisoa. Horixe esan zuen kargua hartu zuen egunean berean eta hala eginen du, puntualki herritarrei esan eta azaldu Udalaren egoera, proiektuak eta abar. Gardentasuna lehentasuna da, eta gauzak dauden bezala, gordina izan daiteke.
Udalaren egoeraren berri ematearekin batera, beste zenbait konpromiso argi hartu zituen Alkateak alkatetza hartu zuen egun beretik:
Batetik, kontu-hartzaile edota artekari bati berandu baino lehen Udalaren egoera ekonomikoa zein den argitzeko lana egin dezan eskatu zaio. Esan eta egin.
Bestetik, egoera zein den ikusita, argi adierazi zuen ere aitzinera litekeena dela neurri bereziak hartu behar izatea, eta neurri berezi horiek, zoritxarrez, zenbait kasutan ez dira oso popularrak, herrikoiak izanen.
Hau da, ziurrenera 2010erako aurrekontuetan murrizketak egin beharko dira, egin behar izan dira berez, eta horietako batzuk ekimen kulturaletan izanen dute eragin gehien. Bestetik, Udalak diru sarrera beharrezkoa izan dezan EAJren asmoa da berriz ere martxan jartzea Landazelaiak proiektua. Etxebizitza eskasia arazo bat da Lesakan; jende askok badu bertan etxebizitza lortzeko nahia eta zenbait kasutan beharra ere. Horri erantzuna eman behar zaio eta arazoari irtenbidea bilatzearekin batera, bidenabar, Udalarentzako sarrera ekonomikoa ekar dezakeen kontua da. Hiru urte baino gehiago darama Udal honek gisa honetako inolako lizentziarik eman gabe. Asko dira 2010. urtean etxebizitza kontua ixteko epea duten gazteak. Gauzak horrela, hitzarmen urbanistiko baten bidez Landazelaiak proiektua berpizteko asmoa dago, "nahiz eta egun jada badakigun ez dela 2007an izan zitekeen bezain ona izanen, baina gogotik saiatuko gara ahalik eta akordiorik egokiena bilatzen konstruktorarekin.
Ia bost milioi euroko zorra du udalak. Alkatearen asmoa da aipatutako ekimenekin eta Zapateroren E Planaren bitartez zein abian diren planak amaituz joanez, bi urteko epean zor hori %50ean murriztea.
Bestetik, abian diren azpiegitura eta zerbitzu zenbait (futbol zelaia, igerilekuak...) mantentzeko beharra azpimarratu du. Gastu handia suposatzen dute eta horretan Nafarroako Gobernuaren partetik ahalik eta laguntza gehien lortzen saiatuko da.
Asko eta asko dira bi urta ta erdiotan behar bezala egin ez diren gauzak, hartutako erabaki asko okerrak izan dira eta horrek eraman gaitu egun dugun egoera. "Orain", dio Mitxelenak, "aurrera begiratu behar dugu nahita, irtenbide bila; denon elkarlana ezinbestekoa da eta herri honen eta Lesakako herritar ororen ongizateak behar du izan gure lanaren ildoa markatuko duena.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS