Prentsa Aretoa
2010/02/08
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEAREN ADIERAZPENAK eta EAJ\PNVri AGERTUTAKO ESKERRONA
Oxigeno-poltsa izanen den ekarpen garrantzitsu honetaz gain, urteetan zehar Eusko Jaurlaritzak gure ikastetxeetako inbertsioen inguruan laguntza emanez, eginiko ibilbidea eskertu nahi diogu EAJri.
NORTZU GARA
Nafarroako Ikastolen Elkartea bigarren mailako kooperatiba da, zeinek, Nafarroako gizarte-ekimenezko 14 ikastetxe eta udal-titulartasuna duen beste bat biltzen dituen, berauetan gaur egun, emaitza bikainak lortuz, 6.300 ikasle hezten direlarik.
Gizarte ekonomian oinarritutako ikastetxeak dira, zeintzuetan, bazkideak familiak eurak diren.
Ikasleek ikasketak bukatutakoan, ordura arte egindako kooperatiba ekarpenak, hurrengo belaunaldietarako geratzen dira.
Gure ikastetxe kopuruaren erdia baino gehiago udal-lursailetan kokaturik daudela gogorarazi nahi dugu, eta, zenbait ikastolen estatutuetan, kooperatibaren desegitea gertatuz gero, euren ondarea dagokion udalari pasako litzatekeela jasotzen dela.
Hau da, modelo sasi-publikoak dira, are gehiago Erribera aldean, zerbitzu hau Administrazioa heltzen ez den tokietan eskaintzen baitute.
ADMINISTRAZIOA, NAFARROAKO GOBERNUA, EUSKO JAURLARITZA, ESPAINIAKO GOBERNUA
Nafarroako 1995ko aurrekontuetan, bost urteko partida sortu zen gizarte-ekimenezko ikastetxeek euren instalazioak legearen arabera egokitu ahal zitzaten, ehuneko berrogeita hamarreko diru-laguntza Administrazioaren eskutik jasoko zela aurreikusiz.
Hau ez zen inoiz bete, nahiz eta zenbait ikastetxek konturako abonuren bat jaso zuten.
Orduan jo zuen Federazio honek, Eusko Jaurlaritzara laguntza eske.
Eusko Jaurlaritzak gure ikastetxeak lagundu ditu, bere eremu administratibotik kanpo, euskara diruz laguntzea baimentzen duen EAEko euskararen legean oinarrituta, lehenik, eta, Plan estrategikoan ondoren, zeinek hizkuntzaren hazteari, bereziki Nafarroan eta Iparralden lagundu behar zaiola esaten duen.
Honekin batera, EAJren ekiteari esker, Madrilgo Gobernuak 800.000 eurorekin lagundu zituen Nafarroako hego aldeko ikastoletako kalitatezko proiektuak.
Bestalde, eta bere legalizazioarekin bat eginez, Nafarroako aurrekontuetan eremu ez euskalduneko ikastolentzat bost urtetako diru-laguntza berezia aurreikusi bazen ere, berau txikiagotzen joan da, 2009an oso eskasa izanda, 2010ean existitzen ez delarik.
GAUR EGUNGO EGOERA
Nafarroako eremu ez euskalduneko ikastolak urritasun ekonomiko egoera latza bizi dute, bereziki Lodosako kasuan, ikastolarik ahulena.
Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarik gabe, ikastetxe hauek ez dute bideragarritasun ekonomikorik.
Ikastolen elkartasun kutxa, Lodosako Ibaialde ikastolari egindako ekarpenak direla eta, fondorik gabe geratzen ari da. Federazioak Nafarroako Legebiltzarrean aurkeztutako, aholkulari independente batek egindako azken bideragarritasun azterlanak zioenez, hego aldeko ikastolentzat, urteroko, miloi bat euroko defizita adierazten zuen.
NAFARROA BAIk, arbuiatua izan zen kopuru honen aldeko emendakina aurkeztu zuen.
Une honetan, biziraupenerako azken aukera, nolabait ere aurretik finantzatu beharko dugun Madrilgo partida da.
AUZI EKONOMIKOA, INBERTSIOAK
Betidanik, gure ikastetxeak, herri izaerako proiektu pedagogiko gisa ikusi izan ditugu.
Administrazioak, lanpostuak sortu eta inbertsiorako atal ekonomiko garrantzitsu gisa ere, ikusi behar duela uste dugu, segidan agertzen diren datuek, argi eta garbi, erakusten duten moduan.
Nafarroako ikastolek, lan hitzarmen propioa duten 700 langile inguru biltzen dituzte.
Azken 15 urteetan, 30 miloi euroko inbertsioak egin dituzte.
Datorren urtean, zortzi miloi eta erdi euroko inbertsioak eginen dira.
Bi galdera bururatzen zaizkigu Nafarroako Administrazioarentzat. Halako lan postu kopurua eta inbertsioa eragiten duten izaera bereko enpresa asko ote dago Komunitatean? Ez ote du bestelako tratamendurik merezi talde honek?
ETORKIZUNA
Ikastolek, jakin badakite, zer den olatu administratibo, politiko eta ekonomiko ezberdinen aurka igeri egitea.
Hartutako konpromisoa daukagu, ez soilik gure seme-alabekin, baizik eta, Euskal Herriko euskaltzale solidario guztiekin ere, zeintzuek, Oinez festaz festa laguntzen gaituzten.
Duela urte batzuk, Nafarroako hezkuntza sailburu batek zera esaten zigun:
¡Zein zaila den ikastola bat ixtea!
¡Eta izanen da!

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS