Prentsa Aretoa
2010/03/24
NAFARROAKO EAJ-PNVk, THINK GAUR NAFARROA 2020ren BAITAN GARATUKO DUEN HITZALDI ETA AURKEZPEN EKITALDIEN BERRI EMAN DU
Iruñeko Baluarten Jauregian izan dira Jose Angel Agirrebengoa, NBB presidentea eta Think Gaur Nafarroako lan taldeetako koordintzaile Manu Ayerdi, Amaia Arrizabalaga, Iñigo Zabalza eta Luisja Telleria. Martxoan eta apirilan zehar burutuko diren hitzaldi, mahai inguru, lan sesio, tailer eta abarren berri ematearekin batera, Nafarroan zehar eginen diren Think Gaur aurkezteko hitzorduen berri ere eman dute.
Nafarroako EAJk nafar jendartearen aurrera ekarri nahi du Think Gaur Nafarroa 2020 prozesuaren berri. Jada, adituek egungo Nafarroaren diagnostikoa egina dute alor ezberdinetatik abiatuta: Nafarroa eta Europa, Jasangarritasuna, Berrikuntza, Gizarte Politikak, Kultura eta Euskara. Horietan denetan aurreratu dira helburuak eta egindako lanetik abiatuta planteatuko diren neurri eta ekimen zehatzak. Orain, hiritargoari zabaldu nahi zaio eta aukera eman nahi zaio zuzenean ere parte har dezan. Nafarroako hainbat eskualdetara zabalduko da prozesua eta, batera, aurrerantzean eginen diren mintegiak, hitzaldiak, mahai inguruak eta abarren berri emanen da ekitaldi honetan.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























