Prentsa Aretoa
2010/11/24
EZKER ABERTZALE OFIZIALAK NAFARROA BAI HAUTSI NAHI DU
"Sei hilabete barru, maiatzean, Nafarroak Bai esango du. Bai aldaketari. Bai modernizazioari. Bai etorkizun berriari" Iñigo Urkullu
Nafarroako EAJ-PNVk Nafarroa Bairen oraingo osaketaren alde mantentzen duen jarrera eta apustu argia erakusten du, Aralarrek eta independenteek egin izan duten moduan. Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren Lehendakariaren esanetan " Nafarroa Bairen egitasmoak bizirik dirau, indar politiko batzuek ezabatzeko interesa duten arren " .
Nafarroar gizarteak aldaketa politikoa nahi du ( % 68) azken Nafarrometroak islatzen duenaren arabera, eta aldaketa hori Nafarroa Bai koalizioak bideratzea nahi du. Agirrebengoaren esanetan " hau pozik egoteko arrazoia izateaz gain, ardurak suposatzen ditu NaBai osatzen dugunontzat, gizarteak hain gogotsu eskatzen duen aldaketa hau egin ahal izateko. Hau ulertzen ez duenak ez dio gizarteari entzuten " .
"Nafarroako EAJ-PNV alderdiak lan egiten du 2011ko Nafarroa Bai errealitate izan dadin ahal den epe laburrenean eta oraingo osaketan gehitu diren independenteekin; gure ustetan horiek ere egitasmo politiko honen parte badira eta Nafarrometroak agerian utzi duenez, babesa eta aldaketarako itxaropena jasotzen du Nafarroako gizartearen zati handi baten aldetik. Horri ekingo diogu gure benetako arerio politikoak direnak pozten dituen eztabaida espekulatibotan sartu gabe " gaineratu du NBBren lehendakariak.
EAJ-PNV Alderdien Legearen kontra eta aukera politiko guztien legalizazioaren alde dago.
EAJ-PNV alderdi irekia da, elkarrizketaren aldekoa eta edozein gairen inguruan hitz egiteko prest dago, korapilotsua izan ala ez. Agirrebengoak azaldu duenez " Guk ez diogu inori betorik jartzen, baina ez ditugu emango besteek eman behar dituzten urratsak. Nafarroako EAJk nahiko luke Batasunak jarrera demokratiko hutsa bereganatzea eta politika egitearen aldeko apustua egitea, baina bere nortasun politikotik abiatuta. Horretarako, eta komunikaziorako tresneriatik harago, oraingo jarrera espekulatiboak gainditzea eta egin gabe dituen lanei ekitea nahiko genuke, arestian esandakoa errealitate izan dadin " .
Nafarroako EAJ-PNVk Batasunari exijitzen dio behar besteko urratsak eman ditzala ETAk armak behin betiko utz ditzala, eta bien bitartean ez dadila gainerako talde abertzaleak nahastu benetako " derrigor demokratikoetatik " arreta desbideratzeko proposamenekin .
"Bien bitartean- Azaldu du Agirrebengoak- ezker abertzale erradikalaren proposamenak guretzat zarata mediatikoa baino ez dira Nafarroako gizarteak ETArengandik eta Batasunarengandik espero duenetik arreta desbideratzeko, hau da, ETAren aldetik bortxakeria behin betiko uztea inolako baldintzarik gabe. Edo bestela, ezker abertzalearen aldetik bortxakeriatik behin betiko aldentzen dela ezartzeko adierazpena eta era berean oraindik ere egiten diren mehatxu eta estortsio gutunen aurreko jarrera argia "
Nafarroako EAJ-PNVren ustetan " Nafarroa Bai egitura irekia da bertan parte hartu nahi duten indar eta aukera politikoei begira, beti ere une honetan ezker abertzalea deritzonak betetzen ez dituen baldintzak betetzen badira. Nafarroa Bai koalizioaren barruan parte hartzeko, sortzetik dituen oinarriak bereganatu beharko dira, eta horiekin batera oinarri ideologikoa, programakoak eta antolakuntzazkoak. Aurretiazko urratsa horiek guztiak ematen badira, EAJ_PNVk egoera aztertuko luke garai, forma eta testuinguru egokian, eta horren ondorioz jardungo luke " .
EAJ-PNVk Aralarrekin hitzartu duenaren arabera " Beste alderdiak NABAIren barruan sartzeak ezin du suposatu Koalizioan dauden kideen gaineko betorik "
EAJ-PNVrentzat, Nafarroa Bai da oraindik ere mundu abertzaleak Erkidego honetan inoiz izan duen tresnarik garrantzitsu eta eraginkorrena, gakoa baita Nafarroan aldaketa ahalbidetzeko, eta Batasunarengandik banatutako esparru politiko argia den aldetik. EAJ-PNVk bere ahalegina, kapital politikoa eta bere pertsonak jarriko ditu Nafarroa Bai aurrera ateratzeko.
Zentzu berean hitz egin du Iñigo Urkullu EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariak " Sei hilabete barru, maiatzean, Nafarroak Bai esango du. Bai aldaketari. Bai eguneratzeari. Bai etorkizun berriari".
"Gure asmoa, gure desioa , aldaketa herrialdean ilusiorik handiena piztu duen egitasmo politikoaren bidez ematea , Nafarroa Bairen bidez alegia. Oraina eta etorkizuna duen egitasmoa. Nafarroaren garapen politiko,sozial eta ekonomikorako egitasmoa. Egitasmo demokratikoa. Egitasmo Abertzalea. Nafarroan egina, Nafarrek egina eta Nafarrentzat eta Nafarroarentzat egina. Bere helburu eta seinale izango dira giza eskubideekiko begirunea, aniztasuna eta bortxakeria ororen gaitzespena. Egitasmo hau ez da inoren kontra eraikitzen, Nafarroaren alde baizik", Iñigo Urkulluk esan du.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS