Prentsa Aretoa
2010/12/01
EAJ- PNVk AURREKONTU OROKORREN 7 MILIOI EURO LORTU DITU NAFARROARAKO
Nafarroako EAJ-PNVk argitu duenez ez dago inolako kanpoko esku-sartzerik eta legebiltzar taldeak aurkeztu dituen zuzenketek Foru Gobernuaren kudeatze lanaren hainbat defizit konpontzen dituzte
EAJ-PNVk 7 milioi euroko balioa duten zuzenketak aurkeztu dizkie Estatuko Aurrekontu Orokorrei “eta zilegitasun osoz egin du” Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJ-PNVren Presidenteak aditzera eman duenez. “UPN alderdiak salatu duen arren, ez dago eskumenetan kanpoko esku hartzerik eta Euzko Abertzaleak taldeko diputatuek osoko zilegitasun politiko eta demokratikoa dute hau egiteko. EAJ-PNV erkidego honen garapenarekin osoko konpromisoa duen alderdia da. EAJren barruan 100 urte daramatzagu Nafarroarengatik eta Nafarroaren alde lan egiten; eta are garrantzitsuagoa dena, Nafarroatik bertatik, batzuek hau onartu nahi ez duten arren. EAJ alderdia, Nafarroako alderdia ere bada”.
Oraingo honetan, 3 zuzenketa aurkeztu ditu EAJ-PNVren aburuz Nafarroako gizartearentzat ezinbestekoak diren egitasmoak garatzeko.
Agirrebengoak azaldu duenez “Lehenetako batek harremanak ditu gure kultura eta gure hizkuntzarekin, hau da, euskara edo “lingua navarrorum” denarekin. Zuzenketa honek 2,5 milioi euroko balioa du eta Nafarroako Ikastolen Elkartera zuzendua da. Gure aburuz euskara nafar guztien ondarea da eta jakin badakigu- eta hala adierazi digute Ikastolen Federakundeak ere- partida hau guztiz beharrezkoa dela aurreikusi diren inbertsioak betetzeko. Arrazoiak hauexek dira: Nafarroako Gobernuak ko-finantzaketarako bete ez duen konpromisoa eta Nafarroako Hezkuntza Sailak Nafarroako ikastolekiko itunetan eginiko murrizketak“.
Beste behin ere, EAJ-PNVk Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan mantentzen duen jarrera salatu nahi du “Europar Batasun osoan bere hizkuntzaren eta kulturaren kontrako legeak egiten dituen exekutiboa da”.
Bigarren zuzenketa Lesakako Kultur Etxerako da, XVIII. Mendeko karmeldarren komentua zen eraikina alegia. 1995 urtetik hona Lesakako Udalak ( EAJ-PNVk gobernatzen du) diru laguntasunak eskatu izan dizkio Nafarroako Gobernuari eta orain arte ezetza baino ez dute jaso. Agirrebengoak azaldu duenez “Azkenean Kongresuko Legebiltzar Taldea izan da Estatuko Gobernuarekin akordioetara iritsi dena egoera zail hau konpondu ahal izateko. Lehenago ere esan dugu, hau egiten dugu nafar exekutiboaren konpromisorik eza ikusita, beren nafartasunaz arro daude ez dira gai edo ez dute borondaterik gure kultura defendatzeko eta sustatzeko”.
Komentua berreskuratzeko eta egokitzeko aurrekontua 5.933.850 €koa da. Zuzenketak aurrekontu honen % 60 betetzea du helburua, hau da 3,6 milioi euroren ardura hartzea. “Gure ustetan diru partida hau benetan garrantzitsua da Bortzirietako kultura sustatzeko eta garatzeko, hainbesteko beharra duen Udalaren gainkarga arintzen lagunduko du”.
Amaitzeko eta enpresen itxieragatik ,EEEengatik eta bizi dugun egoera ekonomiko latzagatik, enpleguaren inguruan sortu den kezkari erantzuteko, EAJ-PNVk beste zuzenketa bat sartu du Sakanaren eskualdeari begira. Zehatzago esanda, Altsasuko Udalaren inguruko enpresa haztegirako. Eskualde honek eta Altsasu udalerriak Nafarroa osoan eman den lanpostuen deuseztapen prozesurik ( 1000 langabe Altsasun) eta enpresen itxierarik (Gamesa, Recindsa, Isphording) handienetakoa pairatu dute. Ekimen honen bidez, NAFARROA BAIk gobernatzen duen Altsasuko herriak toki enpresari sare horren zati bat berreskuratu nahi du toki ekintzaileei laguntasun eraginkorra emanda , enpresa haztegian bere ekimena hasterik izan dezaten, geroago eskualdeko jarduera ekonomikoetarako poligonoetan kokatzeko. Aurrekontu hau 3.971.200 eurokoa da eta EAJ-PNVk aurreikusten ditu 900.000 euro.
Agirrebengoaren esanetan, hiru partidek dute ezaugarri bera “Nafarroako Gobernuak Nafarroako eskualde zehatz batzuei eragindako zigorrei erantzutea, ikastolen kasuan den moduan foru exekutiboaren ekimenik ezaren aurrean, horretarako borondaterik ez dagoelako”.
Nafarroako EAJ-PNVk azpimarratu duenez “Nafarroako Gobernuak gehiegizko adeitasuna erakusten du bere buruarekiko; foru exekutiboa ez da bere egitasmo eta epeak betetzeko gai, egoera ekonomiko eta sozialak gaindituta dauka eta ez du borondaterik krisi honetatik ateratzeko egutegia martxan jartzeko”. Honen aurrean, aipagarria da EAJ-PNVren jarrera “ elkarrizketarako eta itunak eta konpromisoak erdiesteko prest, kasu honetan Estatuko Gobernuarekin Foru Erkidegoko gure bizikideen bizimodua hobetzeko diru partidak kudeatze aldera”.
“UPN alderdiak egin beharko lukeena da hainbesteko balizko esku hartzeak ahaztu eta nafar guztientzako gobernatzeaz arduratu, ez soilik botoa eman dietenentzat, eta horrez gain Erkidego honentzako partidak lortzeaz arduratu beharko litzateke” amaitu du Agirrebengoak.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























