Prentsa Aretoa
2010/12/01
´NAFARROAKO EAJ-PNV, 100 URTE ABERTZALE´ ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA
"Eta gaur egun, 100 urte sortu ginenetik, Alderdia dugula, pertsonak dauzkagula eta etorkizunarako proiektua daukagula ezan dezakegu", Iñigo Urkullu.
Pasa den ekainaren 24a oso egun berezia izan zen Nafarroako EAJ osatzen dugun gizon eta emakumezko guztientzako. Egun handia zen, izan ere, egun horretan bertan betetzen baitziren 100 urte lehenengoz Iruñean, San Jose Plazan, abertzale talde baten ekimenez Centro Vasco delakoa zabaldu zenetik.
Hura zen data gogoangarria eta horixe ekarri nahi izan genuen gogora "100 urte abertzale" izeneko erakusketaren irekierarekin. Gure alderdiaren historian zeharreko ibilbide grafikoa eskaintzeaz gain, nafar jendartearekin topaketa egiteko hitzordua izan zen hura.
Makina bat gonbidapen igorri genituen, Nafarroako eragile politiko, sozial, kultural, ekonomiko eta abarrei zuzenduak. Deialdi zabala eta anitza egin genuen eta erantzuna ere halakoxea izan zen.
Hemen izan zen Iñigo Urkullu, alderdiko Presidentea, EBBren buru, EBBko beste hainbat kidek ere lagunduta, eta NBBko Presidentea Jose Angel Agirrebengoaren harrera bikainarekin batera, nafar jendartearen ordezkariak agurtu nahian.
Arratsalde oparo eta aberasgarria izan zen oro har. Elkarrekin agurtzeko, hitzegiteko, eztabaidatzeko aukera zabaldu zen. Elkarrekin topa egitekoa ere bai. Eta, gure egoitza eta Alderdiaren ateak zabaltzeko aukera izan genuen.
Horrelaxe nahi dugu izan dadila aitzinera ere, zabal zabalik dagoen alderdi zabala eta anitza.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS