" />

Prentsa Aretoa

2010/12/15

EGUN GUTXI BARRU BETEKO DA ON MANUEL IRUJOREN HERIOTZAREN 30. URTEURRENA.

   "Nafarroako lehoia" ezizenez  ezagutua , On Manuel Irujo, EAJ-PNVren 100 urteetako politikaririk karismatiko eta nabarmenetako bat izan da.

rss Ezagutzera eman
EGUN GUTXI BARRU BETEKO DA ON MANUEL IRUJOREN HERIOTZAREN 30. URTEURRENA.

ARGAZKIA JAITSI

     Egun gutxi barru beteko da On Manuel Irujoren heriotzaren 30. urteurrena. 

     Arrazako politikaria eta demokrata zorrotza zelarik, Manuel Irujok Justizia Ministroa izan zen hain latzak izan ziren Guda Zibil garaietan; aldi hartan Giza Eskubideen defendatzaile gisa nabarmendu zen, hainbat pertsonaren bizia salbatu zuelako, bere arerio politikoengandik hasita.

     Erbestera joateko derrigorra ikusi zuen guda zibilaren ondoren, eta ez zen Euskadira itzuli  40 urte igaro arte, diktadorea hil ondoren. Aldi osoan Euskadiren alde lan egiten jarraitu zuen, eta kanpo aldean bazen ere, Euskal herriaren ideal, kultura eta eskubideen aldeko defentsa sutsua egin zuen.

     Itzulitakoan eta demokrazia iristean, Nafarroako senatari eta legebiltzarkide lanari ekin zion.

     "Nafarroako lehoia" ezizenez  ezagutua , On Manuel Irujo, EAJ-PNVren 100 urteetako politikaririk karismatiko eta nabarmenetako bat izan da. 


     "Jaiotzez eta bihotzez nafarra naizela adierazten eta baieztatzen dut, eta beraz, euskotarra, gipuzkoar, arabar,bizkaitar,lapurtar eta zuberotarrak diren moduan; Nabarra da nire aberri txikia, antzinatean Vasconia izenez ezagutua zena, Euskal Herriko  edo Euskadiko estatu  askeetako bat, eta hori da euskotar guztion aberri benetako eta bakarra; nafarra eta euskotarra naizen aldetik, ez naiz ez frantsesa ezta espainola, euskotarra baizik..."  Manuel de Irujo.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua