Prentsa Aretoa
2011/01/17
´100 URTE ABERTZALE´ ERAKUSKETA ESTELLA-LIZARRAN INAUGURATUTA GERATU ZEN
Ekitaldian Iñigo Urkulluk eta Jose Angel Agirrbengoak On Manuel de Irujoren oroimenez ohore-hitzak izan zituzten
"Jaiotzez eta bihotzez nafarra, eta beraz euskotarra naizela aitortzen eta baieztatzen dut. Nafarroa da nire Aberria. Antzina Vasconia deitua zena . Euskal Herriaren edo Euskadiren zatia da, euskotarron Aberri benetako eta bakarra".
Hauek dira Manuel Irujoren hitzak. Nafar baten hitzak. Euskotar baten hitzak.
Hemen bildutako guztiok geureganatzen ditugun hitzak dira.
Gure konpromisoa dira
Manuel Irujorekin eta bere eta gure aurretik etorri ziren abertzale guztiekin dugun konpromisoa, baita hemen, Lizarran ere, Fortunato de Aguirre, Ruiz de Alda, Pedro Arbizu...
Eta konpromiso hau Nafartar gizarte osoari adierazi nahi diogu, euskal gizarte osoari; eta bereziki, Lizarran gaur, Alderdiak Nafarroan egin dituen lehen ehun urteak biltzen dituen erakusketaren inaugurazio ekitaldian, gurekin bildu den bere heriotzaren 30. urteurrena gogoratuz ere, M. Irujoren familiari, oroimen berezi eta pertsonala ezagutu nuen Peio Irujori eginez.
100 ditugu begira eta 100 urteko historiak konprometitzen gaitu. Asko aurreratu dugu, zailtasun handiei aurre eginda egin dugu, eta askoz gehiago aurreratu behar dugu.
Beti esaten dugu gure gaurko egoera zaila dela, imajina dezagun duela 70-74 urte. Guda zibil garaian.
Herri batek bere askatasuna defendatzeko borondatea zen baliabide bakarra.
Horixe izan zen On Manuel eta bere belaunaldiaren kideek eta gero Peio Irujoren belaunaldiaren abertzaleek bizi behar izan zuten egoera.
Eta, erronka urte honetan, gure historiaren hurrengo urteak markatuko eta zehaztuko dituzten erronka urte honetan, Manuel Irujok Euskadiren alde, bakearen alde, besteekiko errespetuaren alde eta demokrazia eta giza-justiziaren alde zuen konpromisoa izango da Euzko Alderdi Jeltzaleak defendatzen jarraituko duena.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS