" />

Prentsa Aretoa

2011/01/17

EBBren LEHENDAKARIAK NAFARROAKO EGOERA POLITIKOA ETA EZKER ABERTZALEA DERITZONAREN MUGIMENDUAK AZTERTU DITU

  "Bere buruari ezker abertzalea izena ematen dion taldearen aldetik Euzko Alderdi Jeltzaleari betidanik izan dion gorrotoa hor dagoen arren, guk Batasunak erakundeetan egon behar duela defendatuko dugu" Iñigo Urkullu

rss Ezagutzera eman
Euskal Herri osoa dago ezker abertzaleak noiz aurrera egingo, noiz proposamenak egingo eta noiz eraikiko zain.

     Alderdien Legearen kontra bozkatu genuen.  " Eratorritako bateraezintasuna" izenez ezagutu izan den . Baina, hor dago hori guztia. Eta Batasunak errespetatzeko hitza eman du. Egiten badute- ETAk  hartuko duen bidea bata zein bestea izanik- Ezker Abertzaleak hauteskundeetan egon behar du. Euretariko batzuek halakorik nahi ez duten arren. 

     Eta hau defendatzen dugu egunero Euzko Alderdi Jeltzalearekiko , eta Nafarroan Aralarrekiko erakusten duten "maitasun" hori dagoen arren

     Arnaldo Otegiri  argitaratu zaizkion elkarrizketa guztietan  PSOErekiko hitz onak izan dira, Aralarrekiko, EArekiko,Alternatibarekiko....... Iragan asteazkeneko azken elkarrizketan  EBBren Lehendakariari eta Euzko Alderdi Jeltzaleari  baino ez zen gezurti esatera ausartu.

     Duela egun batzuk, prentsa aurrekoan, EAJrentzat izan ziren gorroto hitzak.

     Eta Nafarroan, gauzak zailago jarri nahi dituzte, eta ahal badute, Nafarroa Bai egitasmoa  desegin nahi dute. Guk argi daukagu. Sinesmen osoa dugu Nafarroa Bairen egitasmo itxaropentsuan. 2007an sortu zena eta duela hilabete batzuk EAJk berretsi duena.

     Gauzak aldatzen badira, eta argi eta garbi geratu da ilegalizatutako Batasunak ez duela EAJrekin ezer nahi, Nafarroako Euzko Alderdi Jeltzaleak bere bideari ekingo dio apaltasun osoz. Nafarroa 2020 ekimena dugu. Nafarroan Nafarroarentzat nahi duen egitasmo zehaztuena eta osatuena, eta gaur egun alderdia eta erakundea egin du Lurralde osoan. Egitasmo honetan Nafarroako gizarteak planteatuta dituen erronkak azaltzen dira. Apaltasunetik, egitasmoa dugu, pertsonak ditugu. 

     Bere buruari ezker abertzalea izena ematen dion taldearen aldetik Euzko Alderdi Jeltzaleari betidanik izan dion gorrotoa hor dagoen arren, guk Batasunak erakundeetan egon behar duela defendatuko dugu.Printzipio batzuk  mundu horren zati batek EAJrekiko sentitzen duen gorrotoaren gainetik daude.

     Baldintzak betetzen badituzte eta ez bazaie aurkezten uzten, beste gauza batetaz arituko gara. Galdera bat egingo dut. Alderdien Legea eta legeri osoa betetzen badute, eta PSOE eta PPk ustez legea betetzen ez dutenak kargutik kentzeko tresna ezarri dute.......orduan, zein da beldurra? Alderdien Legeak alderdien aurkezpena baino lehenago zegoen. Orain legeak ere indarra du alderdi edo pertsona batek legea urratzen badu. Orduan, zein da beldurra? Kalkulu politikoa? .

     Aurreko egunean idatzi nuen aurtengoa dela  hitz handiekin idatzitako Politika egiteko urtea. Gaurko honetan, gure erantzuna inoiz baino beharrezkoagoa da ,zerumuga argitu egin delako. Euskal Autonomi Erkidegoan, Lopez Lehendakariak esan duen moduan, Nafarroan Alderdi Sozialistak ( PSE eta PSN) eta Alderdi Popularrak ( PP eta UPN) beren indarrak batu dituzte. Estrategia bateratua dute Abertzaletasun instituzionala Gobernutik kentzeko eta Euskadi desegiteko. Beren egitasmoa da euskal aberriaren berreskuratze instituzional,kultural eta politikoari buelta ematea .

     Hemen planteatzen da EAJ-PNVk 2011 urterako ezarri duen benetako helburu politikoa, " fronte konstituzionalista" hau gelditua izan dadin eta nazio eraikuntzan jarraitzea, Nafarroatik hasita Irujo moduko politikariek egin zuten moduan. Bera izan zen letra handiko politikaria, herriaren aurrera aurkeztu zen egitasmo batekin, bere helburuan aurrera egiteko proposamen batekin:  "Vasconitik Naparrara, Naparratik Euskadira".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua