" />

Prentsa Aretoa

2011/02/02

EA NABAI KOALIZIOTIK ´KANPO´ KOKATZEN DELA ATZO HARTUTAKO ERABAKIAREKIN USTE DU EAJk

  "Zoritxarrez" EA, atzo Batzar Nagusian hartutako erabakia dela medio, NaBai koaliziotik "kanpo" kokatzen dela aipatu du Nafarroako EAJren presidenteak. Aldi berean Batasunarekin sinatutako akordioak eutsi eta NaBai koalizioan jarraitu erabaki zuen EAk

rss Ezagutzera eman
EA NABAI KOALIZIOTIK ´KANPO´ KOKATZEN DELA ATZO HARTUTAKO ERABAKIAREKIN USTE DU EAJk

ARGAZKIA JAITSI

      Agirrebengoa ez dator bat EAk hartutako erabakiarekin, eta bere ustez "koalizioan egitasmo estrategiko bakarra duen akordio baztertzaile baten barruan" daude NaBai kide guztiak  eta, beraz, " ezin da bi kartak erabili jolasteko".

      "Nafarroan NaBairen aldeko apustua baztertzailea izan behar" dela, EAJren burukidearen iritziz, eta hau bateraezina dela "denbora berean Lortu arte edo Euskal Herria Ezkerretik Batasunarekin akordio estrategiko horien alde apustua egitearekin".

      Errespetu handiz hartzen dituela "EAko Organo betearazlea den Batzar Nagusiaren erabaki guztiak" dio Agirrebengoak, baina damutu du hartutako erabakia kontuan izanik, bere ustez, eta hala mantentzen bada, NaBai koaliziotik kanpo uzten duela aipatutako taldea.

EFE

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua