Prentsa Aretoa
2011/02/02
EA NABAI KOALIZIOTIK ´KANPO´ KOKATZEN DELA ATZO HARTUTAKO ERABAKIAREKIN USTE DU EAJk
"Zoritxarrez" EA, atzo Batzar Nagusian hartutako erabakia dela medio, NaBai koaliziotik "kanpo" kokatzen dela aipatu du Nafarroako EAJren presidenteak. Aldi berean Batasunarekin sinatutako akordioak eutsi eta NaBai koalizioan jarraitu erabaki zuen EAk
Agirrebengoa ez dator bat EAk hartutako erabakiarekin, eta bere ustez "koalizioan egitasmo estrategiko bakarra duen akordio baztertzaile baten barruan" daude NaBai kide guztiak eta, beraz, " ezin da bi kartak erabili jolasteko".
"Nafarroan NaBairen aldeko apustua baztertzailea izan behar" dela, EAJren burukidearen iritziz, eta hau bateraezina dela "denbora berean Lortu arte edo Euskal Herria Ezkerretik Batasunarekin akordio estrategiko horien alde apustua egitearekin".
Errespetu handiz hartzen dituela "EAko Organo betearazlea den Batzar Nagusiaren erabaki guztiak" dio Agirrebengoak, baina damutu du hartutako erabakia kontuan izanik, bere ustez, eta hala mantentzen bada, NaBai koaliziotik kanpo uzten duela aipatutako taldea.
EFE
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























