Prentsa Aretoa
2011/02/15
NAFARROA BAI POZIK AGERTU DA KOALIZIOAK SAKANA ESKUALDERAKO AURKEZTU ZUEN EBAZPEN PROPOSAMENETIK ERATORRITAKO BERRIKUNTZA MAPA ABIAN JARRIKO DELAKO
Agirrebengoak "neurri hauek jartzeko 2 urtetan itxaron behar izana" deitoratu du
Nafarroa Bai poztu da , azkenean Nafarroako Gobernuak men egin diolako talde honek 2009 eta 2010 urtean Erkidegoaren egoeraren inguruko Eztabaidaren testuinguruan behin eta berriz aurkeztu zuen eta Foru Parlamentuak aldi bietan onartu zuen ebazpen proposamenari.
Jose Angel Agirrebengoa Nafarroa Bai koalizioaren barruan Berrikuntza, Enpresa eta Lan arlorako bozeramaileak aurkeztu zituen ebazpen proposamen hauen bidez, Nafarroako Gobernuari eskatzen zitzaion Nafarroako gune eta eskualde ezberdinetan jarduten duten enpresa elkarteekin hitzarmenak izenpetzako eta sinatzeko, PYME edo enpresa txiki eta ertainen artean B+G+I kontzeptuko egitasmoak sustatzeko eta hedatzeko eta kasuan kasuko aurretiazko azterketak egiteko eta B+G+I prozesuan gidaritza egiteko dauden laguntasun publikoen berri emateko xedez.
Orain arte bete ez den ebazpen proposamen hau Nafarroako Parlamentuaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2009ko azaroaren 10ean, eta geroago ere argitaratu zen 2010eko azaroaren 12an, Parlamentuak bigarren aldiz onartu zuenean. Agi denez, azkenean, Nafarroako Gobernuak martxan jarriko ditu ebazpen hau betetzeko neurriak; horretarako berrikuntza mapa egingo da Sakanako 30 industrietako beharrizanak aztertuko dituenak, Jose María Roig Sailburuak adierazi berri duenez.
Jose Angel Agirrebengoa Nafarroa Bairen legebiltzarkideak azpimarratu egin du halako neurriek duten garrantzia “Sakana aldean bezala, krisi ekonomikoak eta desindustrializazioak kalteak eragin dituen guneei begira”. Agirrebengoak gaineratu duenez “ jakin badakigu enpresen berrikuntza eta nazioartetzea ezinbestekoak direla nafar enpresen lehiakortasuna handitzea nahi bada”. Halaber, Agirrebengoak deitoratu duenez "bi urtetan itxaron behar izan dugu neurri hauek jarri ahal izateko”, eta itxarote horrek "neurri hauek lehenago hartu ezkero ekidin ahal izango ziren kalteak eragin ditu".
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























