Prentsa Aretoa
2011/02/16
EAJ-PNVK EUROPAN GALDETU DU IRAUNGITZE PROGRAMATUA DUTEN GAIEN FABRIKAZIOAZ
Termino honek enpresa batzuek fabrikatzen dituzten gaiak epe zehatz batean matxuratzea ahalbidetzeko erabiltzen omen dituzten estrategiak izendatzen ditu
Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurodiputatuak aste honetan aurkeztu du Europar Batzordeak zaharkidura programatuaren inguruan duen informazioa ezagutzeko legebiltzar galdera. Termino honek enpresa batzuek fabrikatzen dituzten gaiak epe zehatz batean matxuratzea ahalbidetzeko erabiltzen omen dituzten estrategiak izendatzen ditu.
Izaskun Bilbaok egin duen galderan gogoratu du aurkitu egin direla europar produzitzaileek 1924 urtean kontsumitzaileei eskaintzen zitzaizkien bonbillen balio-bizitza murrizteko adostu zuten hitzarmena egiaztatzen duten agiriak (Phoebus Taldea), eta horren ostean ugaritu dira “zaharkidura programatua” izenarekin ezagutzen denaren inguruko lekukotasun, albiste eta lan akademikoak.
Gertakari honen ikertzaileek, jarraitu du esaten eurolegebiltzarkide jeltzaleak, “defendatu egiten dute ekonomiaren hazkunde mugagabearen paradigma mantentzeak eta merkatua estimulatzeak enpresak animatzen dituela balio bizitza artifizialki mugatua duten produktuak egitera”. Halako eta bestelako datuek ahalbidetu dute “zaharkidura programatuak ziber-espazioan iritzi korronte bat sortaraztea eta ohiko komunikabideen arreta piztea"; hortaz, gai honen inguruan izan daitekeen informazio eskuragarria jasotzeko interesa erakutsi du.
EAJk aurkeztu duen galderaren bidez ezagutu nahi ditu fenomeno honen inguruan dagoen ezagupen maila eta bere dimentsioa, eragin gogorrena izan dezaketen sektoreak zeintzuk diren, eta kasu honetan zer neurri hartu ahal diren halako teknikek erabiltzen dituztela ikusten den enpresa eta fabrikatzaileen kontra.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























