Prentsa Aretoa

2011/02/16

IZASKUN BILBAOK FRANTZIAR ETA ESPAINIAR ESTATU BARRUKO AHTren LANEN INGURUKO DATUAK ESKATU DIZKIO EUROPARI

   Lan honek frantziar estatu barruan dituen ageriko zailtasunen aurrean, Izaskun Bilbaok galdetu du lan hauek europar agintarien alde Europako trenbide garraio sarea diseinatu zeneko lehentasun maila bera ote duten

rss Ezagutzera eman

      Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak euskal Y trenbidea eta azpiegitura honekin lotzen den Frantziako trenbide zatiaren exekuzio mailaren inguruko datuak ematea eskatu dio Europar Batzordeari. Zehatzago esanda, Bilbaok jakin nahi du "lehentasunezko 3. egitasmoa" izenarekin ezagutzen den eta muga zeharkatzen duen trenbide zati honek Batzordeak ezarritako epeak beteko ote dituen eta egitasmo hau berau Ardatz Atlantikorako europar estrategian sartuko ote den.

      Diputatu jeltzaleak galdera hauek egin ditu, batzordeak gai honen inguruko beste galderari erantzun ostean, hau da, mugaz gaindiko egitasmoetan lankidetza sendotzeko deia azpimarratzeko egin dena. Batasunaren exekutiboak estatu kideak animatu ditu eraikitzeko bidean dagoen trenbide zatien arduradunen arteko lankidetza zabal dezatela eta korridore bakoitzean lanak gainbegiratzeko izendatu diren arduradunek ere parte har dezatela.

      Lan honek frantziar estatu barruan dituen ageriko zailtasunen aurrean, Izaskun Bilbaok galdetu du lan hauek europar agintarien alde Europako trenbide garraio sarea diseinatu zeneko lehentasun maila bera ote duten. EAJ-PNVk jakin nahi du Europak ardatz atlantikoa zer lehentasun mailan jartzen ote duten espainiar estatu barruan dauden beste bi korridoreekin alderatuta, hau da, mediterraneo aldeko korridorea eta Pirinioetako korridorea. Galdera hau aurkeztu egin da Europar batzordeak ardatz atlantikoaren inguruan egin duen galdeketa publikoa bideratu den eta bere eskualderako estrategiaren inguruko komunikazioa prestatzen ari den une berean egin da.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!