Prentsa Aretoa

2011/02/21

NAFARROA BAI

   Baztango udalaren Nabai taldea legealdiaren azken hilabete hauetan gogor lan egiten ari da, eguneroko lana eta azken proiektuen bultzada legealdi berriaren prestatuntza aldi beran landuz

rss Ezagutzera eman

      Virginia Aleman eta bere lantaldeko zinegotziak Nabairi babesa ematen dion lantaldearen aitzindaritzan daude. Hurrego udalarendako hautagai zerrendetan murgilduak daude azken denboraldian.

      Lantalde honek hauteskunde programa landuko du ateratzen diren zinegotzien laguntzarekin. Nabaizaleek argi dute oraingo egoerari egokitu beharko direla egitasmoak. Hala ere, ahalik eta ekintza gehienak saiatuko dira aitzinera eramaten, Nabairen udaltaldeak balleko baliabide eta zerbitzuak hobetuz garatu dituen lan hildoei jarraitzeko asmoa dute, krisialdiari aurre egiten saiatzen.

      Ekintza hauek, Agenda 21ean kokatutako plan estrategikoak gidatuak, ontzat eman dituzte, balleko berrikuntza eta baztandarren bizitza kalitatearen hobekuntza eman dituztelako.

      Eskualde mailako lanaren alde lan egiteko garantiza argi izaten dutelarik, nabaizaleek Baztan eta Bidasoako biztanleak gonbidatzen dituzte lantalde honetan parte hartzera.

      Horretarako koorkinatzaileekin harremanetan jartzen ahal dira baztanbidasoa.nabai@gmail.com emailaren bidez edo zuzenean oraingo Baztango udalaren Nabairen ordezkariekin.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua