Prentsa Aretoa
2011/02/23
30 URTE 23-F IZAN ZENETIK
"Jakin nahiko nuke zein izan zen erregeren benetako egitekoa, telebistan ikusi genuen irudia guztiz faltsua iruditu zitzaidan", Jose Antonio Urbiola, 23-F gertatu zenean Nafarroako Parlamentuaren presidente ordeak
Herri honetan “oraindik kultura demokratikorik eza ematen da zenbait erakunde publiko eta alderdi politikotan dauden pertsona batzuen aldetik” baieztatu du Urbiolak.
“Oraindik ere, Nafarroan pertsona batzuk daude aldatu ez direnak, inguruabarrak bai aldatu dira, orain beren alde ez daudelako, eta horrek era batean edo bestean moderatzera derrigortu ditu; baina 40 urteko diktadura batek uzten duen hondarra ez da dekretu bidez desagertzen, belaunaldi bat baino gehiago igaro behar da pentsamoldeak aldatzeko eta benetako pentsamolde eta kultura demokratikoa ezartzeko”.
“Bai jakin nahiko nuke zein izan zen erregeren benetako egitekoa. Telebistan ikusi genuen irudia guztiz faltsua iruditu zitzaidan. Erregeren zerbitzura zegoen Armada jeneralak honek jakin gabe hartu zituen erabakiak hartu izana oso zail gertatzen zait sinistea”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























