Prentsa Aretoa

2011/02/25

GIZARTE AURREAN AURKEZTU DA 2011KO NAFARROA BAI


  Nafar gizarteak behar duen aldaketa lortzeko bidean aurkitzen gara

rss Ezagutzera eman
GIZARTE AURREAN AURKEZTU DA 2011KO NAFARROA BAI

ARGAZKIA JAITSI

      Nafarroa Bai Nafarroa berria eraikitzeko asmoarekin aurkezten da, gatazkarik gabe, bazterketarik gabe, elkarrizketari irekia, komunikaziora irekia, gizarteak esan behar duena entzuteko prest. Nafarroako gizarteak behar duen egiazko aldaketa lortzeko aukeraren aurrean gaude. Gaur egun UPNren gobernuak ematen diona baino gehiago merezi duen nafar gizartea, eta ziklo hau agortuta dago jada. Nafarroa Bai guztion Nafarroarentzako eskaintza egiteko ilusioaz aurkezten da, morroikeria eta mendekotasun orotatik aldenduta, eman behar den zerbitzua koherentzia eta zintzotasun osoz bermatzeko.

      Une zehatzetan eman den irudiagatiko ezinbesteko autokritika egin ondoren, Nafarroa Bai indarberrituta aurkezten da, Nafarroa Bai babestu eta lagundu duten emakume eta gizon guztien eta nafar gizarte osoaren alde egiteko konpromisoarekin; argi eta garbi daukagu UPN eta bere politikak egiten laguntzen dietenak direla aurkari bakarrak.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!