" />

Prentsa Aretoa

2011/02/28

JOSU ERKOREKAk BERE BABESA ADIERAZI DIO UXUE BARKOSi ETA ATZEMAN DIOTEN MINBIZIARI "KEMENTSU" EGITEA OPA DIO

   Talde jeltzalearen bozeramaileak azpimarratu du Nafarroa Bairen diputatua "ganberakide bikaina" da eta "trango" hau "behar besteko izpiritu, gogo on eta kemenaz" igarotzea opa dio

rss Ezagutzera eman
JOSU ERKOREKAk BERE BABESA ADIERAZI DIO UXUE BARKOSi ETA ATZEMAN DIOTEN MINBIZIARI

ARGAZKIA JAITSI

 

      Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJren bozeramaileak bere babes mezua adierazi dio Uxue Barkos Nafarroa Bai taldeko diputatuari. Antzeman dioten minbiziari “kementsu” aurre egitea opa dio.

      Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan Erkorekak Barkosentzako “babes, laguntasun eta kemen” mezua adierazi nahi izan dio. EAJren bozeramaileak kementsu jo du Uxue Barkos, honek bularreko minbiziaren diagnosia jasota,jarduera politikoa aldi baterako utziko duela iragarri ondoren.

      Talde jeltzalearen bozeramaileak azpimarratu du NaBairen diputatua “ganberakide bikaina“ da eta “trango“ hau “behar besteko izpiritu, gogo on eta kemenaz” igarotzea opa dio.

      Halaber, igaro den astean nafar politikariarekin hitz egin zuela azaldu du eta berarekin “harreman ona” duela esan ondoren esan du “oso aurpegi lasaia” zuela. Edozein kasutan, bere “babes, laguntasun eta kemena” adierazi diote.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua