Prentsa Aretoa
2011/03/01
NAFARROA BAIk "DIMISIOAK" ESIJITU DITU BARCINAren LAN TALDEAK KONDESTABLEAREN INGURUAN EGIN DUEN KUDEAKETAREN AURREAN
Nafarroako Kontseiluak eginiko txostenean agerian geratu da Kondestablearen Jauregia eraikitzeko lanen hasierako kosteak % 50ean igo dela eta kontratua modifikatu egin dela "legezko prozedurarik erabili gabe"
Gain kostea 4,1 milioi eurotan egongo litzateke, esleipeneko 8 milioiez gain. Nafarroa Bai koalizioaren esanetan “guztiz ezinbestekoa da Gobernu Taldeak ebazpen honi lotuta dagoen ardura politikoa bereganatzea; azken finean ikusi da urratu egin dela legeak kasu honetarako ezartzen duena”. Halaber, “jarduteko modu honek suposatu izan du interes publikoak urratu direla eta hau ezin da Gobernu taldearen isiltasunean geratu”.
Nafarroa baik salatu egin duenez, txosten hau 2010eko azaroaren 22koa den arren, Barcinaren taldeak “ezkutatu egin du eta hau arduragabekeria ikaragarria da”.
Honen aurrean, alkatesaren erantzun bakarra izan da bere ustetan gain-kostea “ondo arrazoituta” dagoela esatea eta enpresak “lanak gelditu” nahi zituela “gehiago kobratzeko”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























