Prentsa Aretoa
2011/03/02
LIZARRAKO ZENTRO TEKNOLOGIKOA IREKIERA
"EAJ-PNVk produkzio ehuna hedatzeko eta anitza egiteko egin duen apustuaren erakuslea da, B+G+I eta gure enpresen lehiakortasuna bultzatuta, hori baita Nafar gizartegaratua sortzeko eta kalitatezko lana sortzeko modua”, Jose Angel Agirrebengoa
EAJ-PNVren ordezkariak izan dira gaur Lizarrako Miguel Eguía Arte Grafiko eta Ikusmen Arteen Zentro Teknologikoa inauguratzeko ekitaldian. Bertaratutakoen artean izan dira Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren lehendakaria, Josu Erkoreka Kongresuan Euzko Abertzaleak taldearen bozeramailea eta Pedro Aspiazu EAJ-PNVren Estatuko Aurrekontu Orokorren bozeramailea.
Gaurkoan inauguratu den Zentro Teknologikoa eraikitzeko egitasmoa 2004 urtean sortu zen Ricardo Gomez de Segura Lizarrako orduko Industria eta Lan arloko Zinegotziaren ekimenez. Honek “Pascual Presa” enpresari eskatu zion Estatu mailan Lizarra herria ezaguna den gaiarekin, hau da, arte grafikoekin erlazionatutako Zentro Teknologikoa ezartzearen inguruko azterketa egitea.
Ricardo Gómez de Segurak aditzera eman duenez “egitasmoaren bideragarritasuna behin aztertuta eta garapen ekonomikorako eta Lizarra eskualderako onuragarria izan daitekeen eragin sozialerako inplikazio baikorrak ikusita, egitasmo honen aldeko apustua egin zuen eta aurrekontu negoziaketa bidez Estatuko Aurrekontu Orokorren 6.850.000 euro lortu ziren, hau da Zentro Teknologiko eta Enpresa Haztegietarako kopuru osoaren % 82 dena”. Diru hau 2006 eta 2010 urte artean iritsi zen eta EAJ-PNV Lizarrako udalean oposiziora iritsi ondoren ere, baina “arduragatik egin genuen” adierazi du egitasmoaren lehen bultzatzaile den Ricardo Gomez de Segurak.
Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren presidenteak bere aldetik, pozik agertu da egitasmo honek “argia ikusterik izan duelako langabeziari aurre egiten lagunduko duelako, gaurko egoera ekonomikoan dugun arazo nagusiena”. Halaber, EAJ-PNVk “produkzio ehuna hedatzeko eta anitza egiteko egin duen apustuaren erakuslea da, B+G+I eta gure enpresen lehiakortasuna bultzatuta, hori baita Nafar gizartegaratua sortzeko eta kalitatezko lana sortzeko modua”.
Agirrebengoa poztu egin da UPNren gobernua egitasmo honetan parte hartzera sartu delako “dena eginda eta mahaia besteak jarrita” izan arren, eta aurrerantzean parke teknologiko honekin lankidetzan jardutea espero du. Gogoratu duenez, honakoa da era honetako Parke Teknologiko bat Iruña eskualdetik kanpo deszentralizatzeko egin den lehen egitasmoa.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























