Prentsa Aretoa
2011/03/07
LOPEZen GOBERNUAREN BI URTE
Gobernu honek arerioa behar du beti bere emaitzarik eza leporatzeko. Arazoak konpontzeko orduan duen ezintasuna disimulatzea baino ez du bilatzen
Euzko Alderdi Jeltzalearen ustetan guztiz zentzugabeak dira eta ezgaitasunak eraginda, Idoia Mendia Lopez Lehendakariaren Gobernuaren bozeramaileak egin dituen adierazpenak.
Gobernu honek arerioa behar du beti bere emaitzarik eza leporatzeko. Arazoak konpontzeko orduan duen ezintasuna disimulatzea baino ez du bilatzen.
EAJren aburuz, Lopezen Gobernuak oraindik jarduten du oposizioan egongo bailitzan, eta oraindik ez da konturatu- seguruenik gaitasunik eta lidergorik ezagatik- orain egiten behar dena lan egitea, zuzentzea eta gobernatzea dela, eta ez zarataka eta irainka aritzea.
Gobernu harro baten aurrean gaude, Euskadik une honetan bizi duen egoera ekonomiko eta politikoaren aurrean, autokritikarik txikiena ere ez da egiteko gai. Gobernu honek, gizartearen gehiengoaren iritziari kontrajarrita, Euskadin izan den “gobernurik onenetakoa” izenburua hartzera ausartu da; porrotera kondenatuta egoteaz gain, gizartearen sinesgarritasuna galdu du eta gizarte oso baten etorkizuna hipotekatzeko ausardia ere badu.
Historia goitik behera aldatzeko obsesioa duen Gobernuaren aurrean gaude, eta hiritargo guztia konbentzitu nahi du Euskadiren historia, Alderdi Popularraren laguntasunarekin Lopez Lehendakariaren etorrerarekin hasi zela. Beraz, iraganari begiratzen dion Gobernua, orainari eta etorkizunari ez begiratzeko.
EAJ-PNVren ustetan Lopez lehendakariak Alderdi Popularrak eskaintzen dion legebiltzarreko gehiengoa du orainari aurre egiteko eta Euskadiko etorkizuna bermatzeko. Ez du aitzakiarik. Eta, egiten ez badu, ez dakielako eta ezin duelako izango da. Eta, kasu honetan, ezgaitasunaz baino ez gara ari.
EAJ-PNVren ustetan, handiuste, harropuzkeri eta irainarekin ezin izango da Euskadiren garapena bultzatu. Egitasmoak dira, proiektuak eta ideiak, herri baten kudeatzea eta administrazioa zehazten eta eusten dutenak. Eta, legegintzaldiaren erdialdean, urte bi igaro ondoren eta Alderdi Popularrak eskaintzen dion gehiengo absolutua duen arren, emaitzarik eza baino ez da antzematen.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























