Erkoreka: “Zabal ezazu zure taldekoen artean euskal kutxen bat egitea ona eta beharrezkoa delako mezua”" />

Prentsa Aretoa

2011/03/10

EUSKO KUTXAK FUSIOA

  Erkoreka: “Zabal ezazu zure taldekoen artean euskal kutxen bat egitea ona eta beharrezkoa delako mezua”

rss Ezagutzera eman
EUSKO KUTXAK FUSIOA

ARGAZKIA JAITSI

      Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuan EAJren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero espainiar Gobernu buruari eskatu dio “bere taldekoen artean zabal dezala euskal kutxen bate egitea ona dela”. Erkorekaren esanetan “zuek zuen legeekiko koherenteak ez bazarete, nola izango gara besteok?”

      Erkorekak gaineratu duenez “nire Legebiltzar taldeak beti nahi izan du-eta ez orain bakarrik, nazioarteko finantza krisialdiak ezinbesteko egiten duen une honetan- euskal kutxen bat egitea. Zure taldeko batzuk izan dira bat egitearen kontra jarri direnak, boikotatzera iritsi direnak eta xanpaina edanda ospatu dutenak azken bat egite prozesuaren porrota”.

      “Horregatik eskatu nahi dizut zure taldekoak konbentzitzen lagun nazazula, hau Euskadirentzako ona baita, finantza sistema indartzen lagunduko duelako, orain, eraginkorrago, garbiago eta lehiakorragoa baita” gaineratu du bozeramaile jeltzaleak.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!