Prentsa Aretoa
2011/03/14
URKULLUk ALDERDI GUZTIEN "OSOKO PARTE HARTZERAKO" EKIMENA ADOSTEA PROPOSATU DU
Iñigo Urkullu EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak Patxi Lopez Lehendakariari proposatu dio alderdi guztien “osoko parte hartzerako” ekimena legebiltzarrean adostea, honen barruan ere ahalbidetuko litzateke Sorturen parte hartzea
Buruzagi jeltzaleak Lopezek Sorturen legeztatze posiblearen inguruan egin duen “jarrera aldaketa” baloratu du, baina “kezkagarri” jo du legeztatzea epaimahaien eskuetan utzi izana.
Urkulluk azaldu duenez poztu egin da Patxi Lopezen adierazpenek islatzen duten “jarrera aldaketa” “Espainiar gobernu buruak iragan den astean esandakoarekin alderatuta”. Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak igandean bertan esan du talde berria legezkoa izan daitekeela ETA desagertu gabe.
Dena dela EBBren lehendakaria “kezkatuta” agertu da jarrera aldaketa honek “epaimahaien eskuetan jartzen duelako erabakia hartzeko ardura”. “Edozein kasutan -esan du- txalotu egiten dugu, PSOEren alderdiaren dotrinaren aurrean Sorturen inguruko jarrera aldaketa hori gertatu bada”.
Urkulluk ezarri duenez “Euskadiren inguruan eta Euskadirentzat pentsatzeko unea iritsi da” eta ez “hauteskundeetako interesek gidatuta jarduteko”. “Ekiteko unea da eta ez bakarrik hitz egiteko. Gauzak epaimahaien eskuetan utzi izanagatiko kezka honek eramaten gaitu Lehendakariak Sorturen inguruan esandakoak ekimenerako abiapuntu gisa erabiltzera” esan du.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























